AA zibergaizkileen mesedetan ari denean lanean
2025-10-23
AA zibergaizkileen mesedetan ari denean lanean
Adimen artifizialak lan egiteko gure modua edo gure gailuak erabiltzeko modua eraldatzeaz gainera, iraultza ekarri du zibergaizkileek gure informazio preziatuena lortzeko moduari dagokionez.
Ransomwarea da Adimen Artifizialarekin abantaila gehien atera duen erasoa. Oso urrun jo gabe, azken urteetan, ransomware-kasuen % 80 Adimen Artifizialarekin edo haren laguntzarekin sortu dira.
Nola laguntzen du Adimen Artifizialak ransomwarean?
Adimen Artifiziala erabiliz egindako ransomware-kanpainen eraginkortasuna modu nabarian handitu da, eraso bortitzenetakoen artean kokatuz. Baina, nola laguntzen du egiaz Adimen Artifizialak hori lortzen?:
- Biktimak atzeman eta hautatzea: Machine Learningen algoritmoen bidez iturri irekiak aztertzen dituzte, esate baterako, gizarte-sareak edo Interneteko foroak, erasoa jotzeko biktimen profil onenak zein diren ikusteko.
- Mezuak sortzea: Adimen Artifiziala erakunde bakoitzaren hizkuntza-estilora eta plataforma korporatibora egokitzen diren mezuak sortzeko gai da.
- Erasoak automatizatzea: zibergaizkileek , Adimen Artifizialari esker, sarketa-teknikak erabil ditzakete modu autonomoan, eta malwarea denbora errealean aldatu dezakete, birusen kontrakoen ematen duten babesari muzin egiteko.
- Zifratzea optimizatzea: Adimen Artifizialeko tresnek zer fitxategi zifratu behar diren lehendabizi koordinatzen dute eta, are, biktimarekin negoziazioak kudeatu ditzakete.
- Hedapen masiboa: masiboki eta aldi berean bideratutako kanpainak abiatzeko aukera ematen du, bere helburua lortzeko aukerak biderkatuz.
Eraso hauetakoren batean erortzeko ondorioak dokumentuak blokeatzea izan daitezke, edo are, balio handiko galera ekonomikoak izatea (erreskatea ordaintzeagatik edo zerbitzua berrezartzeagatik). Puntu horretara iristea saihesteko, jokabide hauek kontuan izatea gomendatzen dizuegu:
- Egin segurtasun-kopiak: segurtasun-kopia bat sinkronizatuta mantentzeak ransomware erako erasoetan kalteak arintzeko aukera emango du, ez baita erreskatearen zenbatekoa ordaindu beharko.
- Zifratu fitxategi sentsibleak: aplikazio askok fitxategiak pasahitz batekin babesteko aukera ematen dute. Horrek ez du eragozten dokumentuetarako sarbidea izan dezatela, baina haietan gordetako informazioa eskuratu ahal izatea bai.
- Eguneratu zure gailuko softwarea: eraso askok zaharkitutako software-bertsioetan zuzenduta ez dauden zaurgarritasunak baliatzen dituzte.
- Zatitu zure etxeko sareak: informatika-sarea banatuz erasoaren irismena arindu egingo duzu. Modu horretan, askoz ere errazagoa izango da kutsatutako gailuak isolatzea.
Zibergaizkileek aurrera egiten dute etengabe informazio sentsiblearen edo egiaztagirien bilaketan. Erabili teknologiak zure mesedetan eta aplikatu ransomware-saiakeren aurrean babesteko azaltzen diren aholkuak.
Zein da zure erreakzioa?