Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko apirila | LK Gazteak
2026-04-13
Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko apirila | LK Gazteak
Gazte, nerabe, eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak bilatzen dituzue?
Apirilean, gure gomendioekin hasteko, mutil gazte baten desagerketaren ondorengo ikerketari buruzko telesail bat proposatu nahi dizuegu, eta bi irakurketa, bata nobedadea, bestea klasikoa baina biak emakumeen sexualitatearen inguruko hausnarketa apasionanteak. Horrez gain, bi podcast ere baditugu zuentzat, zein baino zein interesgarriagoak eta interesa pizteko gogoarekin egindakoak. Eta bukatzeko, udaberri honetarako plan bat ere badaukagu, Euskal Herriko historian sakontzeko aukera emango dizuena eta euskal herri bat hobeto ezagutzeko.
📹 Telesaila
Primeran ikusi daitekeen telesail honetan Jon Agirre gaztea desagertu egiten da, lagunekin mendian gaua igaro ondoren, eta bere ingurukoek daukaten aztarna bakarra gizarte desagertutako mutilak berak gizarte sareetan argitaratutako bideo bat da.
📙 Irakurgaia
Bere sexualitatea bizi nahi duen 15 urteko neskato baten askatasun egarriak eta horrek bere lagunengan eragiten duen gaitzespenak talka egiten dute Helene Vignal frantsesak idatzi eta Miren Agur Meabek euskarara itzuli duen gazteentzako eleberri ausart eta garrantzitsu honetan.
📘 Irakurgaia
Literatura unibertsala bildumak banpiroen literaturaren obra aitzindaria argitaratu du, Sheridan le Fanu irlandarraren maisulan gotikoa, neskatila gazte baten eta basoan galdutako gazteluan ezagutzen duen emakumearen arteko harreman aztoragarria kontatzen diguna.
🎙️ Podcasta
Euskaldunok jakinmin handia izaten dugu hizkuntzarekiko eta ez txikia geure abizenekiko. Horixe da, hain zuzen, Mikel Gorrotxategik gidatutako podcast honen helburua, euskal abizenak nondik datozen azaltzeko eta jakiteko hizkuntzan eta historian zehar bidaia egitea.
🎙️ Podcasta
Maider Segurolak gidatutako podcast honek artelanak ikustera eta artelanak begiratzera gonbidatzen gaitu, eta begi aurrean duguna benetan ikus dezagun metodorik onena proposatzen digu: elkarrekin jolas egitea.
📍 Bisita gidatua
Ordu beteko bisita gidatu interaktiboa antolatzen du Irungo Oiasso museoak igandero, euskaraz zein gaztelaniaz egin daitekeena eta aplikazio propioarekin, Irungo kaleetan barrena, aintzinako hiriaren aurkikuntza arkeologikoak ezagutzeko aukera ematen duena.
Zein da zure erreakzioa?