Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko ekaina | LK Gazteak

Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko ekaina | LK Gazteak

2 min.

Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko ekaina | LK Gazteak

Gazte, nerabe, eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak bilatzen dituzue? 

 

Ekaineko gure proposamenekin hasteko nerabeen arteko maitasun istorio klasiko baten bertsio berritua kontatzen duen telesail bat dakarkizuegu eta nerabeek izugarri maite dituzten bi telesailetatatik sortutako edukiak: kirola maite duten emakumeek egindako eta haiei buruzko podcast bat, eta bere baitan unibertso oso bat kontenitzen duen webgune bat. Badugu, horrez gain, beste webgune bat, Iruñeako gazteei asko interesatuko zaiena; tailer bat, Gasteizeko marrazkilari gazteei zuzendua; eta eleberri bat, belaunaldi guztietako irakurleak maitemintzeko modukoa eta belaunaldiz-belaunaldi mundu osoko irakurle gazteak behin eta berriz maitemindu dituena. 

 

🎞️ Telesaila

Remy & Juliyat 

Shakespeare da, oraindik orain, bi neraberen arteko maitasun istoriorik ezagunena idatzi duen autorea eta bera da telesail honen inspirazioa, nahiz eta hemen, Romeo eta Julietaren ordez, bi neska diren maitemintzen direnak, herri txiki bateko bi familien arteko gatazkak gaiztotuz.

 

📹 Ikusentzunezkoak

Go!azen unibertsoa

Makusik webgune bakar batean bildu ditu telesail arrakastatsu honen 12 denboraldiak, pertsonaiek abesten dituzten kantuekin egin diren kontzertuak, koreografiak ikasteko tutorialak, bideoklipak, aktoreen elkarrizketak eta era guztietako eduki esklusiboak.

 

🎙️ Bideopodcasta

Irabazi arte

Fikzioan, futbola maite duten neska gazteak dira Irabazi Arte telesaileko protagonistak baina benetako emakume kirolariek ere aspaldi irabazi dute gizartean merezi duten lekua eta horiek hobeto ezagutzea da EiTBren telesailean oinarritutako podcast berri honen helburua.

 

🌐 Webgunea

Iruña Gaztea

Nafarroako hiriburuan gazteentzako antolatzen diren ekitaldiak, eskaintzen zaizkien aholkularitza zerbitzuak, eskura dituzten dirulaguntzak, eta guzti horretaz astero hitz egiten duen podcast bat eskaintzen ditu, besteak beste, webgune erabilgarri honek. 

 

🖌️ Tailerra

Komikia eta pertsonaien diseinua

Ekainaren 20an, Gasteizeko Labe Gazte Laborategian, komikietako pertsonaien diseinuari buruzko tailerra egingo da, 12-30 urte bitarteko gazteei zuzendu, eta komikigintzan esperientzia zabala duen Aritz Ibarra marrazkilari gasteiztarraren eskutik.

 

📗 Irakurgaia

Errebeldeak

60ko hamarkadan, biolentzia salatu zuten askok Ponyboy gazteak eta bere lagunek beste banda batekin dituzten gatazkak kontatzen dituen lan honetan, baina Susan E. Hintonen nobelan dagoena nerabezaroa da, bere minekin, bere edertasunarekin, bere su iraungiezinekin. 


Zein da zure erreakzioa?