Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko maiatza | LK Gazteak

Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko maiatza | LK Gazteak

2 min.

Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko maiatza | LK Gazteak

Gazte, nerabe, eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak bilatzen dituzue?

Maiatzean, udaberria erabat loratuta dagoela probestuz, teatrora hurbiltzera eta loreen hizkuntza mintzatzera gonbidatu nahi zaituztegu, zuen lagunik onenarekin motoan muntatu eta bidai bat egitera, egunero egiten dizkiguten eta geure buruari egiten dizkiogun galderei ze erantzun eman nahi diegun pentsatzera. eta adimen artifizialarekin aitzakiaren, geure adimenaren mugak birplanteatzera. Horrez gain, grabitatearen legeak desafiatzeko aukera emango dizuen leku bati buruz hitz egin nahi dizuegu, eta etxebitza propioa izatearen arazoari aurre egiteko oso  informazio erabilgarria emango dizuen hitzaldi bati buruz.

 

📹 Telesaila

Wayne

Drama eta umorea konbinatuz, kritikaren adostasuna lortu duen telesail honetan, hil berri zaion aitaren auto zaharra berreskuratzeko erabakia hartzen du Wayne izeneko gazteak eta bidai luze bati ekiten dio Del izeneko adin bereko neskatoarekin batera.

 

🎭 Antzerkia

Loreen hizkuntza

Maiatzaren 23an, Gazteszenara eramango du La Mapatxa konpainia sortu berriak Lorcaren antzezlan batean inspiratuta egin duen ikuskizuna, umorez, eta kantu tradizionaletatik abiatuta egindako musika elektronikoak lagunduta, ligatzeko modei eta moduei begiratzen diena.

 

🎙️ Podcasta

Erantzuteko modu bat

Euskadi Irratiko Faktoria saioan Alaia Martin kazetariak patxada hartzen du absurdoak diruditen galderei buruz hausnartzeko, eta Guau plataforman podcast moduan entzun daitezke bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta proposatzen duen bere erantzunak.

 

🎙️ Podcasta

Test

Fikziozko podcast honetako protagonistak adimen artifizial bati test bat egin behar dio, bere buruaren kontzientzia hartu duen jakiteko baina test hori entzuleentzako froga bilakatzen da, zer den erreala eta zer ez erabaki beharko dutelako.

 

🧗 Kirola

Klimb Zarautz

Eskalatzea gogoko dutenek edo lehen aldiz probatu nahi dutenek, ingelesezko climb (igo) aditzetik izena hartzen duen rokodromoa daukate Zarautzen, azpiegiturei dagokienez modernoa eta espirituari dagokionez, kirol honekiko benetako errespetuz eta maitasunez egindakoa.

 

ℹ️ Informazio erabilgarria

Emantzipatu nahi duzu? Ez dakizu nundik hasi?

Gasteizen, gazteen emantzipaziorako bulegoak helburu horretara bideratutako hainbat ekimen antolatzen ditu, tartean, etxetik joan nahi duten 16-34 urte arteko gazteei bideratutako hau, ekainaren 9an egingo dena, Salburuako gizarte etxean.


Zein da zure erreakzioa?