Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko martxoa | LK Gazteak

Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko martxoa | LK Gazteak

2 min.

Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko martxoa | LK Gazteak

Gazte, nerabe, eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak bilatzen dituzue?

Martxoan, udaberria hasi eta Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen den zorioneko hilabete honetan, emakumeak protagonista dituzten ikusentzunezkoak ekarri dizkizuegu. Euskaldunon iragan mitikora garamatzan fantasiazko pelikula  bat, eta gaur egungo Euskal Herrian girotutako telesail bi, fantastikoa bat, eta biak bikainak. Horrez gain, gazteentzako edukiak dituzten bi komunikabide gomendatu nahi dizkizuegu: gazteei zuzendutako aldizkari beteranoa eta gazteek zuzendutako webgune hasiberria. Eta bukatzeko, tresna erabilgarri bat, norbere testuekin edo hedabideetako albisteekin ariketak egiteko eta euskara ikasi edo irakasteko.

 

🎞️ Pelikula

Irati

Paul Urkijo zuzendariak VIII. mendera garamatza Eneko Sagardoy protagonista duen pelikula honetan, fede kristaua eta sinismen paganoak bizirik zeuden Euskal Herri oniriko batean, Eneko eta Irati izeneko pertsonaien arteko istorioa fantastikoa eta erromantikoa kontatzeko.

 

📹 Telesaila

Power up

Dagoeneko Makusin hiru denboraldi egin dituen telesail honetako protagonistak ordenagailu-joko baten bidez botere magikoak lortzen dituenean hasten dira bere abenturak, botere horiei esker lortzen baitu eguneroko bizitzako desafioak gainditzea.

 

📹 Telesaila

Irabazi arte

Arene bere familiarekin Bartzelonatik Learora bizitzera doanean, bizitza berri batera egokitu beharko du, aitonarekin ohitzera bizi, lagun berriak egin eta aurreritzien kontra kementsu borrokatu, emakumezkoen futbol talde bat sortzeko.

 

💻 Komunikabideak

Gaztezulo

Laster beteko dira 30 urte Donostian sortu zenetik baina Gaztezulok gazteentzako kazetaritzan erreferente izaten segitzen du, formato berriak probatzen, eta kalitatezko edukiak eskaintzen, beti ere, umorea, freskotasuna eta gaztetasunaren ispiritu galdu gabe.

 

📲 Komunikabidea

Klak

Gazteentzako espazio izateko jaio da Klak, iritziak sortzeko eta eztabaidatzeko, gazteriaren problematika anitzak gazteen ikuspuntutik jorratzeko, eta guzti hori euskaraz eta euskaratik egiteko, webgunean ezezik baita Instagram-en, TikTok-en eta X-n ere.

 

🗣️ Euskara

Ikasgaia

Euskara ikasteko edo hobetzeko auto-ikaskuntzako tresna honekin ariketak sortu daitezke, norberak nahi dituen testuetatik edo sistemak berak hedabideetan topatzen dituen albisteetatik abiatuta, eta gero, ariketa horiek ebaluatu eta konpartitu egin daitezke.


Zein da zure erreakzioa?