Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko otsaila | LK Gazteak
2026-02-09
Gazteentzako edukiak euskaraz – 2026ko otsaila | LK Gazteak
Gazte, nerabe, eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak bilatzen dituzue?
Otsailean, urtea hasi baino ez da egin oraindik, eta hilabete hori aukeratu dugu nerabeei eta gazteei zuzendutako buletin honi hasiera emateko. Ez da erraza izatea nondik hasi jakitea, baina asko maite dugun musikari bati asko merezi zuen saria eman zion pelikula batekin hastea erabaki dugu. Horrez gain, gure gomendioen artean topatuko duzue nerabezaroko buru-osasunak tratatzen dituen liburu bat eta historia egin duen ikuskizun bat. A, eta bideo-jokoak interesatzen bazaizkizue webgune bat dugu zuontzat; idaztea gustatzen bazaizue, lehiaketa bat; eta eskalatzea maite baduzue, leku bikain bat eta plan eder bat.
🎞️ Pelikula
Filmin-en euskaraz azpititulatuta ikusi daiteke XVII. mendean, sorgin-ehizaren aitzakiarekin, Euskal Herriko emakumeek sufritu zuten jazarpena ikuspuntu garaikide eta feminista batekin kontatzen duen pelikula hau, Mursegori bere lehen Goya saria eman ziona.
🧠 Psikologia
Nerabeen osasun arazoak ulertu nahi dituen edonorentzat eta horiei nola aurre egin jakin nahi duten guztientzat liburu erabilgarria idatzi dute Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal, adituen irizpideetan eta ebidentzia oinarrituta, zorroztasunez eta argitasunez.
🎵 Musika
Mitoaroa I eta Mitoaroa II
Donostian edo Iruñean Mitoaroa ikuskizuna ikusi zutenek zein aukera hori galdu zutenek, Primeran plataforman daukate aukera berriro edo lehen aldiz sentitzeko zuzenean ikusi zutenek sentitu zuten zirrara berbera, euskal kulturak azken urteotan sentitu duten handienetakoa.
🎮 Bideo-jokoak
Bideo-jokoen inguruan iritziak elkarbanatzeko eta euskarazko biltegi bat sortzeko komunitate euskaldun bat osatzeko sortutako webgune honetan jolasen analisi, puntuaketa eta balorazioak aurkitu daitezke, eta bere asmoa, jokalariak erakartzeko gune erreferentziala izatea da.
💡 Lehiaketa
Gazte Hitzak 2026: Gazteentzako Nanoipuin eta Ipuin Lehiaketa
Ipuin laburrak egitea ez da erraza baina helburu horrekin antolatu dute aurten ere gazteentzako lehiaketa hau bertako Liburutegien Sareak eta Gazteria Zerbitzuak, LABORAL Kutxaren sustapenarekin eta Euskadiko Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskolaren laguntzarekin.
🧗 Aisialdia
Alegiako rokodromo honetan, adin eta maila guztiei egokitutako eskalatzaileentzako tailerrak eta ikastaroak antolatzen dituzte, eta horrez gain haurrentzako guneak ere badituzte, eta familia osoak disfrutatzeko moduko jarduera osagarriak eskaintzen dituzte.
Zein da zure erreakzioa?