
LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko apirileko proposamenak
2025-04-07
LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko apirileko proposamenak
Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?
Ea zer iruditzen zaizkizuen apirilerako prestatu ditugunak!! Makusi plataformak munduko mangarik salduenean oinarritutako abenturazko telesaila estreinatu du eta Didau antzerki taldeak, berriz, hegazti batek barraskilo bati jarraituz egiten duen abentura kontatzen duen antzeslana. Familiarekin planak egin nahi badituzue, Getarian ihes gela berezi bat daukazue, bertako pertsonaia historikorik ezagunenean oinarritutakoa, eta Gasteizen, ordu eta erdiko ibilaldi historiko bat egiteko aukera. Horrez gain, haurtxoei lo egiten laguntzeko podcast bat gomendatu nahi dizuegu eta gogoratu, salgai dituzuela Euskal Herriko pailazorik ezagunenei egingo zaien omenaldi erraldoian parte hartzeko sarrerak.
🎞️ Marrazki bizidunak
Makusira iritsi berri den munduko mangarik salduenean oinarritutako telesail honek Monkey D. Luffyk bere eskifakideekin batera One Piece izeneko altxorra lortzeko eta piraten errege bihurtzeko bizi dituen abenturak kontatzen ditu.
🎭 Teatroa
Apirilaren 17an Donostiako Victoria Eugenian ikusi ahalko den antzeslan honetan, Didau antzerki taldeak kale baten abentura txiki eta handia kontatzen du, ahoan taupadaka doan hazi txiki bat daraman barraskilo baten atzetik joatea erabakitzen duenean hasten den bidai harrigarria.
🔎 Familia osoarentzako jolasa
Getariko semerik ezagunenaren bizitzan abiapuntu hartu eta munduari eman zion biran oinarrituta, zentzumenak areagotzeko, tentsioak askatzeko eta lagunekin edo familiarekin dibertitzeko ihes gela bat sortu dute Getarian, 9 urtetik aurrerako haurrekin egiteko modukoa.
🚶♀️ Ibilaldia
Bereziki haurrentzako pentsatuta dagoen familia osoarentzako ordu eta erdiko ibilaldi honek Gasteizko hirigune historikoa ezagutzeko eta Erdi Arora bidaiatzeko aukera ematen du, eta interesa duenak, Gasteizko turismo bulegoan egin dezake erreserba.
🦻 📗 Audio-liburuak
Lotara joatea unea ederra bezain zaila izan daiteke gurasoentzat eta ahots ezagunak protagonista dituen podcast honen helburua eginbehar hori erraztea da, gurasoek zein haurrek disfrutatzeko moduko edukien, egitura erritmikoak dituzten poemekin eta jolasekin.
🎉 Festa
Pirritx, Porrotx eta Marimotots: Herri omenaldia
37 urtez, Euskal Herriko pailazo ezagunenak herririk herri joan dira maitasunezko mezu batekin irriak eta bihotzak zabaltzen, eta maiatzaren 3an, BECen, herri oso baten omenaldia jasoko dute, musikariak, abeslariak eta era guztietako antzeslariak bilduko dituen ikuskizun erraldoian.
Zein da zure erreakzioa?