Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko apirila | LK Haurrak

Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko apirila | LK Haurrak

2 min.

Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko apirila | LK Haurrak

Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?

 

Apirilean, kalera ateratzeko orduak gero eta luzeago diren hilabete eder honetan, guk uraren azpian abenturak bizitzera gonbidatu nahi zaituztegu, itsaso munstroen bila eta sirenen kantuei jarraiki. Horrekin batera, etxeko sofatik disfrutatzeko telesail bat proposatzen dizuegu, triku harrigarri bati buruzkoa, eta teatro lan bat ere bai, etxeko sofatik mugitu gabe bidaia harrigarri bat egiten duten lagun biri buruzkoa. Azkenik ilustrazio zoragarriekin eta oroitzapen hunkigarriekin osatutako liburu gogoangarri bat dakarkizuegu. Dena, jakina, zuen eta zuen etxeko txikienen gozamenerako.

 

🎞️ Pelikula

Itsasoko munstroa

Itsas-azpiko munstroak ehizatzen dituen itsasontzi batean ezkutatuta doan neskatoaren abentura epikoa kontatzen duen pelikula honek Oscar sarietarako izendapena lortu zuen 2023an, animaziozko pelikula onenaren kategorian, eta Netflix-en euskaraz ikus daiteke.

 

📚 Irakurgaia

Sirena esnatu zenean

Sébastien Perez idazle frantsesaren lana euskarara itzuli du bost Euskadi Sariren irabazle Patxi Zubizarretak eta, beraz, haur eta gazte literaturan aditu biren eskutik datorkigu 6-8 urte bitarteko haurrentzako ipuin hau, gizakiekin liluratuta bizi den Aelys sirena protagonista duena.

 

📹 Telesaila

Sonic Prime

Abiadura supersonikoarekin mugitzeko gai den Sonic trikua bideojokoetan jaio zen baina animaziora egin zuen jauzi aspaldi eta arrakasta supersonikoa lortu du ikusentzunezkoetan, besteak beste, orain, Netflix-en euskaraz ikus daitekeen telesail honetan ere.

 

🎞️ Zinema

Lur

Apirilaren 26an, Getxoko Muxikene aretoko pantaila handian ikusi ahal izango dute etxeko txikienek Hans Christian Andersen Elurretako erregina kontakizun klasikoan oinarritutako pelikula hau, Kay eta Gerda haurren arteko adiskidetasun handiaren istorioa kontatzen duena.

 

🎭 Antzerkia

Maiteder

Apirilaren 25ean, Donostiara eramango du Lapurdiko Kiribil konpainiak 5 urtetik gorako haurrentzat egin duen ikuskizuna, Xabier Lizardi eta Irène Colomb-Jacob poeten lanetatik abiatuz, etxeko sofatik bidaia magiko bat egiten duten bi lagunen istoria hunkigarria.

 

📖 Irakurgaia

Begi bat kokotean

Juan Kruz Igerabidek haurtzaroko oroitzapenekin osatu duen liburu honek maitasunaz eta adiskidetasunaz ezezik, diktaduraz ere hitz egiten du, haurrek zein helduek eskertzeko moduko umorez eta indarrez, eta Elena Odriozolaren ilustrazio bikainen laguntzarekin.


Zein da zure erreakzioa?