Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko ekaina | LK Haurrak
2026-06-08
Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko ekaina | LK Haurrak
Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?
Ekainean, etxeko txikienei barruan daramaten artista deskubritzeko aukera emango dien saio bat gomendatu nahi dizuegu, eta XX. mendeak eman zuen artista ikoniko bat deskubritzeko balioko dien pelikula bat. Horrez gain, gure gomendioen artean marrazketa gustuko duten haurrentzako tailer bat eta familia osoarentzako plan eder bat topatuko dituzue. Eta bukatzeko, bi irakurgai, hilabete honetako egun luzeen bukaeran haurrei irakurtzeko ezin egokiagoak diren bi ipuin. Biak maitagarriak eta haurrek zein helduek benetan maitatzeko modukoak.
📽️ Telesaila
Papiroflexia ardatz hartuta, eskulanak egiteko saioa estreinatu du Makusik, atal bakoitzean koloretako paperekin irudi desberdinak nola sortu esplikatzen duena, pausuz pausu, etxeko txikienek beraien irudi propioa osatu dezaten animaliatxoak, kutxak eta bestelako formak sortuz.
🎞️ Pelikula
Arimaren kolore guztiak erabiliz, irudimenaren lilura infinituak konbokatuz, eta izen bereko ipuin ilustratik abiatuta, Kanadaren eta Frantziaren arteko ekoizpen honek, XX. mendeko artistarik ikonikoenaren mundua aurkezten digu, Coyoacanen bizi den Frida Khalo haurraren eskutik.
🖌️ Tailerra
Ekainak 27an, Donostiako San Telmo Museoan, MarraziOak programaren XVIII. edizioaren baitan eta Galtzagorri Elkartearen eskutik, 5 urtetik gorako haurrei zuzendutako tailerra emango du, etxeko txikienek beraien istorioak marrazten ikas dezaten.
📖 Ipuina
Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa
Beste askoren artean, Alemaniako Haur literatura saria eta Andersen Saria lortu dituen ipuin maitagarri honetako protagonista buruan zerbait daukan satortxo bat da, hain gaizki usaintzen duen zerbait hori bere zulotxoaren gainean nork utzi duen jakin nahi duena.
📗 Ipuina
Ezuste desatsegin baten ondoren, animali guztiak saiatzen dira Taylor izeneko mutikoari laguntzen, baina haserrearen kudeaketaz eta laguntasunaren esanahiaz ezin hobeto hitz egiten duen ipuin honetan, animali bakar batek ulertzen du ze laguntza klase behar duen.
🚶 Ibilaldia
Natura maite baduzue, eta familia osoarekin edo lagunekin egiteko planen bila bazabiltzate, hortxe daukazue Mendexan, Bizkaian, hainbat abentura bizitzeko hainbat jolas eskaintzen dizkizuen parkea eta nahi baduzue, urtebetetze berezi bat ospatzeko aukera emango dizuena.
Zein da zure erreakzioa?