Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko maiatza | LK Haurrak
2026-05-07
Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko maiatza | LK Haurrak
Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?
Maiatzean, udaberria etxean eta kalean disfrutatzeko proposamenekin bete dugu gure zerrenda. Ikusentzunezkoen esparruan, askatasun egarriz bizi den sagu existentzialista bati buruzko pelikula ekarri dugu eta perretxiko artean bizi diren izaki txiki-txikiak eta urdin-urdinak protagonista dituen telesaila. Poemekin eta olerkien bete-betetan dagoen liburu eder bat ere proposatzen dizuegu; denbora pasatzeko eta denbora aprobetxatzeko balio duten jolasak eta udaberrian egiteko ezezik, udaberriaz disfrutatzeko aukera ematen duten planak.
🎞️ Pelikula
Bere lagunik onena egoera susmagarrian hiltzen denean, animaziozko pelikula onenaren Goya saria irabazi zuen pelikula honetako protagonistak, Arnold izeneko sagu existentzialistak, bere paranoia guztiak konfirmatuko ditu eta askatasun apur baten bila ihes egin beharko du.
📹 Telesaila
Hain oparoa izan den Belgikako marrazkilarien eskolatik eta Peyo-ren eskutik sortu ziren 50eko hamarkadan izaki txiki eta urdin batzuk, 80ko hamarkadan telesail bihurtu zirenak, Gargamel aztiak tormenturaino gorroto zituenak, eta orain telesail berri batekin Makusira iritsi direnak.
📚 Irakurgaia
Bere poemekin, tradiziotik jasotako olerki eta kantuekin, eta QR kode baten bidez eskuratu daitezkeen hainbat bideorekin osatu du Pello Añorgak liburu eder hau, haurren munduan sentikortasunez murgiltzen dena eta mundu horren lilura konbokatzen duena.
🧩 Jolas didaktikoa
Webgune honetan 4-5 urte bitarteko haurrentzako jolasak topatuko dituzue, ikasketa autonomoa bultzatzen lagunduko dietenak, helburu horrekin sortu zen Urtxintxa proiektuaren baitan garatuak baina proiektu hori landu gabe ere, haur guztiek disfrutatzeko modukoak.
🚶 Planak
Haur Ibilaldia Zumalakarregi Museoan
XIX. mendeko historia eta ohiturak ardatz dituen museo honetan, jolasen bidezko ibilbide berezi bat prestatu dute 6 urtetik gorako haurrentzat eta familiartean egiteko ibilbide bat ere sortu dute, Mutiloa eta Ormaiztegi arteko bide berdean zehar.
🤿 Ibilaldia
Mundakako itsasadarrean ferry zerbitzua emateaz gain, Izkira Urdaibaik familia osoarekin egun zoragarri bat pasatzeko aukera asko eskaintzen ditu, txango pribatu bat edo ibilaldi geologikoak bat antolatuz, hegaztiak begiztatuz edo Izaroko uhartearen inguruan snorkel eginez.
Zein da zure erreakzioa?