Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko martxoa | LK Haurrak

Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko martxoa | LK Haurrak

2 min.

Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko martxoa | LK Haurrak

Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?

Martxoko loreak batere ez hobeak, dio esaera zaharrak, apirilekoak urrea baino hobeak eta maiatzekoak batere ez baino hobeak. Guk, ostera, ikusleen zein kritikoen loreak jaso dituen animaziozko pelikula batekin hasi dugu martxoko gomendioen uzta, eta belaunaldiz-belaunaldi haurren bihotzetan bizirik mantendu diren ipuinekin jarraitu dugu. Haur literatura saritzen duen lehiaketa batekin jarraitu dugu, eta literaturaren arloan haur eta gazteekin lan egiten duten profesionalentzako formakuntza tailer batekin. Bukatzeko, neguko azken hotzak uxatzen lagun dezaketen bi proposamen ditugu: familia osoak elkarrekin jolas egitea edo festa bat antolatzea, izotzezko jauregi batean, maite dituzuen lagunen konpainia onean, bihotzak berotu artean.

 

🎞️ Pelikula

Udare erraldoiaren istoria harrigarria

Danimarkan, Jakob Martin Strid idazlea da haurrentzako liburuen autorerik ezagunena eta bere liburuetako batean oinarritzen da Sebastian elefantearen eta Mitxi katemearen abenturak kontatzen dituen pelikula hau, Sevillako jaialdian Europa Junior saria irabazi zuena.

 

🎙️ Podcasta

Bazen behin

Erbia eta dordoka, Hiru txerrikumeak, edo Barbantxo moduko ipuinetan, badago iraungitzen ez den magia bat eta magia hori belaunaldi berriei transmititzea da podcast honen helburua, Euskadi Irratiko esatarien laguntzarekin, betiko ipuinak beste modu batera kontatuz.

 

📖 Lehiaketa

Haur literaturako Mikel Zarate XVI. Saria

Urtero bezala, aurten ere, Elkar argitaletxeak eta Lezamako udalak lehen hezkuntzako haurrei zuzendutako ipuinak saritzeko lehiaketa antolatu dute eta apirilaren 30a dago epea zabalik 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako originalak bidaltzeko.

 

📚 Ikastaroa

Haur eta gazte literatura: bitartekaritzaren estrategiak eta praktikak

Umeekin edo nerabeekin literaturaren esparruan lan egiten duten helduei zuzendutako ikastaroa eskainiko du martxoaren 4tik ekainaren 17ra Galtzagorri elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondare Zuzendaritzarekin batera.

 

💡 Jolasa

Ikasordena

Tabletetarako jolas hezigarri hau 6 eta 8 urte arteko haurrentzako pentsatuta dago,   abezedarioko letrak identifikatu ditzaten eta euskarazko ohiko hitzak letraz letra esaten ikas dezaten.

 

🎉 Urtebetetzeak

Txuri Urdin izotz jauregia

Urtebetetze festa berezi bat ospatu nahi baduzue, Donostiako izotz jauregiak gutxienez 6 lagunez osatutako taldeei patinatzeko, jolasteko eta askaria hartzeko aukera eskaintzen die, begirale baten laguntzarekin, urritik maiatzerako ostiral, larunbat eta igande arratsaldeetan.


Zein da zure erreakzioa?