Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko otsaila | LK Haurrak

Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko otsaila | LK Haurrak

2 min.

Haurrentzako proposamenak euskaraz – 2026ko otsaila | LK Haurrak

Ume, haur, eta haur izan zineten guztiok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?

 

Otsailean, hilabeterik laburrenean, egun gutxiago daude disfrutatzeko baina gure gomendioen zerrenda beti bezain oparoa izatea espero dugu. Telesail historiko batekin hasten da gure zerrenda, eta animazioaren historiako pertsonaiarik maitagarrienetako batekin. Teatrorako gomendio birekin jarraitzen du: batean ura da protagonista eta bestean, uretan galtzen da protagonista. Eta segitu, beste bi gomendiorekin segitzen du. Biak dira podcastak, batean zientziaren inguruko kontuak argitzen dira, eta bestean, animaliei buruzko ipuinak kontatzen. Gure zerrenda jolas pedagogiko batekin bukatzen da, haur txikiek ikas dezaten jolasten eta helduek jolasten ikas dezaten.

 

📽️ Telesaila

Patri Postaria

Makusi plataformak 80ko hamarkadan ETB1ek emititu zuen telesail maitagarri hau berreskuratu du, stop motion teknikaren eta plastilinazko animazioaren klasiko bat, herri txiki batean gutunak banatzen dituen postariaren eta bere katuaren abenturak kontatzen dituena. 

 

🎭 Antzerkia

Bajau

Martxoaren 14an, Iruñeako Baluartek, haur eta familientzako programazioaren baitan, Ponten Pie konpainiaren azken produkzioa eskainiko du, poesia bisual eta sentsorialaren bidez ura protagonista bihurtzen duen esperientzia murgiltzailea.

 

🎭 Antzerkia

Arrainak bihotzean

Martxoaren 14an Bilboko Azkuna zentroan eta martxoaren 28an Donostiako Gastezenan, Mar Mar konpainiak 3 urtetik gorako haurrei zuzendutako antzeslan hau eskainiko du, itsasoan galtzen denean arrainen hizkuntza ikasi behar duen pertsonaiaren abenturak kontatzen dituena.

 

🎙️ Podcasta

Piztu!

Haurrei egokitutako dibulgazio-zientifikoa egiten duen podcast honetan zientziaren inguruko galderei erantzuten zaie, eta bitxikieria aski interesgarriak kontatzen dituzte, eta merezi duten arreta eskaintzen zaio emakume zientzialarien lanei eta biografiei.

 

🎙️ Podcasta

Dodoa

Hiru lagunen arteko elkarrizketak dira podcast honen oinarria, Iñigo Astiz idazlea batetik, eta bestetik, Jabier Muguruza eta Mikel Azpiroz musikariak, eta hiruren artean musikak lagunduta emango digute dodoa izeneko animaliaren eta bere lagunen berri.

 

💡 Jolasa

Hitziki

0 eta 6 urte bitarteko haurrentzako jolasa da Hitziki, dibertitzeaz gain, euskarazko hiztegia ikasteko balio du, eta adinekoek ere praktikatu dezakete, haiek ere ikasi dezaten eta dibertitu daitezen.


Zein da zure erreakzioa?