LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien abenduko gomendioak

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien abenduko gomendioak

2 min.

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien abenduko gomendioak

Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?

 

Abenduan, urteko egunik laburrenak opor egunak ere badirenez, antzerkira joateko une aproposa da eta guk baditugu zuontzako hiru proposamen. Eguneroko objetu batean inspiratutako antzeslan multimedia bat,  mundu osoan zehar zirkoaren lilurekin ikusleak miratu dituen ikuskizun magiko bat eta ipuin klasiko batean oinarritutako kondaira musikal bat. Baina urteko azken hilabete honetan hotza egiten duenez eta iluntzeak luzeak direnez, etxean bero-bero geratzeko beste hiru proposamen ere baditugu. Begiak itxita entzuteko ipuin pila bat, haurrei pila bat gustatuko zaien monstruo bati buruzko pelikula, eta maitasunaz pila-pila bat erakutsi diguten pailazoei egindako omenaldi hunkigarria.

 

🎭 Antzerkia

Semaforoa

Pazientziarik ez daukan Enekorentzat oztopo bat dira semaforoak baina Logela Multimedia taldearen ikuskizun multimedia honetan, bera baino askoz lasaiago bizi den Amets izeneko laguna ezagutuko du eta nola bizi nahi duen erabaki behar du.

 

🎭 Antzerkia

Slava’s Snowshow

Abenduaren 26tik 30era Bilboko Arriagan ikusi ahal izango da Cirque du Soleil taldean aritutako Slava Poluninek 1993an sortu zuen ikuskizun liluragarri hau, ordutik mundu osoan zehar 12.000 saio baino gehiago egin dituena eta 10 milioi pertsona baino gehiagok ikusi dutena.

 

🎭 Antzerkia

Hamelingo txistularia

Abenduaren 23an, Donostiako Principal Antzokian, Grimm anaiek jasotako kondairan oinarritutako ikuskizuna eskainiko du Bergarako Musika Eskolak, bertara hurbiltzen diren umeak liluratzeko, Hamelingo txirulariak egin zuen bezala, arratoiekin lehenik eta haurrekin gero.

 

🎉 Jaialdia

Maite Zaitut

Maitatzen bazekien herriari “maite zaitut” esaten irakatsi zioten, kantuz, hiru pailazok eta 20 urteko ibilbidearen ondoren, Makusin ikusi daiteken omenaldi erraldoi batekin esan zuen herri horrek berak ere asko maite dituela Pirritx, Porrotx eta Marimotots.

 

🎞️ Pelikula

Grufaloa

Julia Donaldson idazlearen liburuetan sortu zen Grufaloa baina zuek ere, azeriak, hontzak eta sugeak bezala, izaki misteriotsu hau zer den jakin nahi baduzue, Filmin plataformak euskaraz eskaintzen dituen bere abenturak ikusi beharko dituzue.

 

🎧 Audio-liburua

Ipuinkada

Haurrekin batera autoan joaterakoan, siesta egin nahi dutenean, lotara doazenean edo beste edozein momentutan entzun ditzakezue Aitor Borobia eta Aitor Fernandinok sortutako ipuin hauek, Getxoko txokoetan kokatutakoak eta irudimena pizteko pentsatuak.


Zein da zure erreakzioa?