LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko ekaineko proposamenak

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko ekaineko proposamenak

2 min.

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko ekaineko proposamenak

Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?

Ekainean, itsasoaren sakonera eta ametsen mundura eramango zaituzten pelikula txinatar liluragarri bat gomendatu nahi dizuegu, eta haur eta gazte literaturari dedikatutako podcast interesgarri bat. Horrez gain, bi webgune topatu ditugu, zein baino zein interesgarriagoak. Batean, marrazketarako materialak eta telefonoetarako stikerrak topatuko dituzue, besteak beste, eta bigarrenean 9 urtetik beherako haurrei zuzendutako era guztietako edukiak. Eta bukatzeko, hain ezagunak ez diren emakumeak ezagutzeko jolas interaktibo bat dakarkizuegu, eta ilustrazio tailer berezi bat, artista sena duten zientifiko gazteei edo zientzietarako gaitasuna duten artista nerabeei asko interesatuko zaiena.

 

📽️ Pelikula

Deep sea

2023an, Tian Xiaopeng zuzendari txinatarrak mundu osoko ikusleak liluratu zituen, amak abandonatutako neskatila batek itsasoaren deia entzuten duenean gertatzen zaiona kontatzen duen pelikula irudimentsu, poetiko, oniriko, zinez liluragarri honekin.

 

Webgunea eta aplikazioa

Gookapi

0-9 urte bitarteko haurrentzako serieak, jokoak, abestiak, koaderno didaktikoak eta bestelako edukiak eskaintzen dituen plataforma, webgune edo app formatoan, haur txikienen interesa pizteko eta haien garapen kognitiboa, soziala eta emozionala bultzatzeko.

 

📱 Marrazketa eta sormena

Mugi-muki

Mugikorrean erabiltzeko euskarazko hainbat gif eta stiker eskaintzen ditu Eider Eibar eta Iskander Sagarminaga ilustratzaileek sortutako Kokoa webguneak. Horrez gain, haurrek koloreztatu ditzaketen marrazkiak ere baditu, jolasak eta beste hainbat material didaktiko.

 

💭 Lehiaketa

EmariAPP

Google Play eta App Store-n eskuragarri dagoen mugikorrentzako jolas honetan 90 segundu eta 5 pista ematen zaizkio jokalari bakoitzari eguneko emakumea nor den asmatzeko eta modu horretan, historiako eta gaur egungo emakumeak ezagutzen joateko.

 

🎙️ Podcasta

Gonagorri

Haur eta gazte literaturaren ezagutza sustatzeko idazleak eta ilustratzaileak gonbidatzen ditu Galtzagorri elkarteak sortu duen podcast honek, eta, modu horretan, aukera ematen die entzuleei literaturaren eta ilustrazioaren sormen prozesuak hobeto ezagutu eta ulertzeko.

 

✍️ Tailerra

Ilustrazio zientifikoaren hastapenak: botanika

Zientzian eta artean interesatutako gazteei zuzendutako tailerra antolatu du Gasteizeko Labe Lab-ek antolatzen dituen tailer honetan, akuarelen tekniken bidez, botanikaren munduan sartzeko eta ilustrazio zientifikoaren oinarriak bereganatzen hasteko helburua duena.


Zein da zure erreakzioa?