LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko martxoko gomendioak

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko martxoko gomendioak

2 min.

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien 2025eko martxoko gomendioak

Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue? 

 

Martxoan, neguak bere azken egunak agortzen dituen hilabete honetan, jostailuak marrazki bizidun bihurtu zituen pelikula arrakastatsu bat dakarkizuegu eta udaberriari hasiera emateko modurik onena izan daitekeen egun osoko jaialdi bat. Hizkuntza txikiak gauza handia direla aldarrikatuz Euskadi Saria lortu zuen ipuin ilustratu bat ere gomendatzen dizuegu eta literaturaren boterearen aurrean errendituz, beste bat irabazi berri duen liburuan oinarritutako teatro lan bat. Horrez gain, sexuari buruz hitz egiteko ditugun zailtasunak gainditzen lagundu nahi duen bideopodcast bat ere badaukagu eta idaztea edo marraztea gustatzen zaien haur zein gazteei zuzendutako lehiaketa bat.

 

📽️ Pelikula

Lego pelikula

Emmet izeneko figuratxo arrunt batek tirano gaizto bati aurre egin behar dionean bizi duen abentura epikoa kontatzen duen pelikula honekin, ordura arte jostailuak ziren Legoak marrazki bizidun bihurtu ziren, eta zinema aretoetan sekulako arrakasta lortu zuen.

 

🎉 Jaialdia

Zeidfest Gaztea

Apirilaren 5ean, BECen, egun osorako jaialdia antolatu du Gazteak, eta adin txikikoak ere joan ahal izango dira musika, bakarrizketak eta magia izango dituen programazioaz gozatzera, 16-18 urte bitartekoak tutore baten agiriarekin eta hortik beherakoak, heldu batek lagunduta.

 

📚 Literatura

Mokotxiki

Hizkuntza txikiek garrantzia handia dutela frogatzeko, Leire Bilbao idazleak hipopotamo handi baten bizkarrean bizi den Mokotxiki izeneko txoritxo baten istoria kontatzen digu, Maite Mutuberria marrazkilariaren ilustrazio zoragarriek lagundutako liburu benetan zoragarri honetan.

 

🎭 Antzerkia

Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez

Martxoan Andoainen ikusi ahal izango da gazteak literaturara erakarri nahi dituen Tanttaka taldearen antzeslan hau, Fernando Bernues zuzendariaren ideia batetik abiatuta, Harkaitz Canok Euskadi Saria irabazi duen kontakizun bihurtu berri duena.

 

💡 Lehiaketa

Elkar ilustrazio eta ipuin lehiaketa

Alaine Agirre idazlearen ipuin bat ilustratzea, Belatz ilustratzailearen marrazkiak ipuin bihurtzea edo komiki bat egitea, hiru aukera horiek zabalik dituzte Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duen lehiaketa honen 17. edizioan parte hartu nahi duten haur eta gazteek. 

 

📹 🎙️ Bideopodcasta

Gosex

Gizartean eta nerabeen bizitzan leku eta garrantzi handia daukan arren, sexuak oso presentzia txikia izan ohi du jendartearen elkarrizketetan eta elkarrizketa publikoan, eta distantzia hori laburtzea da, hain zuzen, Gaztezulo aldizkariak abian jarri duen bideopodcast honen helburua.


Zein da zure erreakzioa?