LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien urriko gomendioak

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien urriko gomendioak

2 min.

LKHaurrak: Euskaraz disfrutatzeko haurrentzako edukien urriko gomendioak

Ume, haur, gazte eta ez hain gazteok! Euskaraz disfrutatzeko edukiak nahi dituzue?

Egutegiak urrian gaudela dioen arren, ez dira batere urriak gure edukiak. Ikusentzunezkoak, irakurgai eta entzungaiak, eta lehiaketak ekarri dizkizuegu. Hasi pelikula harrigarri batekin hasiko gara, eta jarraitzeko, arrakasta harrigarria izan duen telesail bat eta bertatik sortu den edukien unibertso oso bat proposatuko dizuegu. Horrez gain, mundu osoko ipuinak irakurtzerako gonbidatuko zaituztegu, eta mundu osoan arrakasta izan duen ipuin bat irakurtzera. Eta ibilbide luzea egin duten bi lehiaketarekin bukatuko dugu, bata Arabako musikari gazteentzat eta bestea, Nafarroako idazle hasi berrientzat.

 

📽️ Pelikula

Udare erraldoiaren istoria harrigarria

Filminen euskaraz ikus daiteke Berlingo eta Sevillako jaialdietan saritutako pelikula bikain hau, Sebastian elefanteak eta Michi katuak bizi dituzten abenturak kontatzen dizkiguna, haien herriko alkatea desagertzen denean eta udare erraldoi batean bere bila abiatzen direnean.

 

📺 Telesaila

Go!azen unibertsoa

2008an, lehen aldiz Basakabi udalekuak joan ginenean, zaila zen imajinatzea denborarekin audioliburuak, kontzertuak, eta antzeslanak sortuko zirela baina Go!azen telesailak 12 denboraldi ditu orain eta unibertso horrek espazio berezi bat Makusi plataforman.

 

🎙️ Podcasta

Munduenea

Labayru Fundazioak Euskal Herrian bizi diren 20 kultura desberdinetako hiztunen ipuinak jaso ditu eta 6-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako podcasta osatu du, gure inguruan eta gure artean dugun kulturen aniztasuna ipuinen bidez erakusteko eta zabaltzeko.

 

📒 Irakurgaia

Kokoriko

Euskarara bikain itzulita, Txalaparta argitaletxeak haurrentzako TXO! bilduman argitaratu zuen 2009an Kokoriko izeneko txitatxoaren ipuina, eta ordutik, Euskal Herriko haurrak liluratu ditu, munduko beste hainbat  herrialdetan bezala.

 

💡 Lehiaketa

Gazte Talent

14-35 urte bitarteko musikariek zabalik daukate epea Arabako eta Trebiñuko gazteentzat Jimmy Jazz elkarteak urtero antolatzen duen lehiaketa honetan, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Araba Euskarazen eta LABORAL Kutxaren laguntzarekin.

 

📖 Lehiaketa

Egile berriendako XXXV. euskarazko literatur lehiaketa

Nafarroan jaio diren edo bertan bizi diren idazle gazteek urriaren 27ra arte daukate zabalik epea Iruñeako udalak antolatzen duen lehiaketa honetan parte hartzeko, gutxienez 15 orrialdetako narrazio batekin edo 200 bertsotako poesia lan batekin.


Zein da zure erreakzioa?