LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko ekaineko proposamenak

LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko ekaineko proposamenak

2 min.

LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko ekaineko proposamenak

Lagunok, harpidedunok, irakurleok:

Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, baditugu zuontzako gomendioak.

 

Ekainean, euskal zinemagintzaren historia labur baina oparoan eta azken urteotan bizi izan duen susperraldian mugarri izan zen pelikula bat dakarkizuegu, eta Euskal Herriaren iragan hurbila gogoratzen eta ulertzen lagundu nahi duen argazki erakusketa bat. Horrez gain, ekainean egiten da udaberriarekin iristen diren liburu azoka handietan azkena eta udarekin etortzen diren jazz jaialdi handietan lehena. Eta bukatzeko, musika sailkaezina egiten duen artista baten kantuekin egindako liburua gomendatu nahi dizuegu, eta bere ehungarren programa ospatzeko, LABORAL Kutxan oso modu berezian miresten dugun musikari baten ibilbide artistikoa errepasatu duen podcasta. Biak, bikainak.

 

📽️ Pelikula

Ander

2009an, Berlingo Zinemaldiak Roberto Caston zuzendariaren lehenbiziko pelikula saritu zuen,  baserritar euskaldun baten eta etorkin perutar baten arteko maitasun istorioa, euskarazko queer zinemagintzaren mugarria, orain Filmin plataformak berreskuratu duena.

 

📘 Azoka

Donostiako Liburu Azoka

Uztailaren 4tik 13ra egingo da aurten Donostiako Liburu Azoka, udaberriarekin batera, Euskal Herriko hiriburuetan egiten den azkena, eta azokaren batera entregatuko dute Gipuzkoa Liburuzainek liburu salduenak jasotzen duen Zilarrezko Euskadi Saria.

 

📷 Erakusketa

Irudia eta historia 1939-1980

Ekainaren 9an, Artxiboen Nazioarteko Egunean, bere fondoetako asko online dituen Euskadiko Artxibo Historikoak ia 1.000 argazkirekin egindako erakusketa zabaldu zuen bere Bilboko egoitzan, Euskal Herriko iragana eta historia ezagutarazteko asmoa duena.

 

🎷 Jaialdia

Getxoko Jazz Jaialdia

Aurten uztailaren 2tik 6ra egingo da Getxoko Jazz jaialdiaren 48. edizioa, eta uztailaren 22tik 27ra Donostian jarraituko du udaro Euskal Herriko gauak jazz, soul eta blues artista onenen musikarekin betetzen dituen denboraldiak.

 

🎙️ Podcasta

Lore hostoak

100 atal bete ditu Ekain Perezek gidatuta, musikarien sorkuntza prozesuak, moduak eta gustuak aztertzen dituen podcast honek eta 100. atalean, bere karreraren bukaera iragarri berri duen musikari historikoa elkarrizketatu dute, Benito Lertxundi.

 

📒 Irakurgaia

Bi et hiru

Mikel Laboaren lekukoa jasoz eta bere eginez, ibilbide musikal apasionantea egin du Maite Arroitajauregik, eta nahi duenak aukera dauka Booktegi webguneak egindako bilduma honetan bere letrak irakurtzeko, eta artista surrealista, autentiko, errepikaezin honen lanaz gozatzeko.

 


Zein da zure erreakzioa?