LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko martxoko gomendioak

LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko martxoko gomendioak

2 min.

LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko martxoko gomendioak

Lagunok, harpidedunok, irakurleok:

 

Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, baditugu zuontzako gomendioak.

 

Martxoan, urtero bezala Loraldia dator hirira eta Bilbon hainbat proposamen dituzue euskaraz sortutako kultur emankizunekin gozatzeko. Horrez gain, zabalik dago epea Bilboko poeta handi baten izena daraman ipuin lehiaketan parte hartzeko eta Bilbon ezezik, Hego Euskal Herriko beste hiriburuetan ere aukera duzue terrorezko pelikula klasiko bat lehen aldiz deskubritzeko edo berriz disfrutatzeko. Izutu beharrean nahiago baduzue miratu eta hitzik gabe geratu, Filmin plataforman duzue hitz bakar bat esan gabe Euskal Herriaren historia kontatzen duen pelikula zoragarria. Azkenik, heriotzaz hitz egiten duen podcast bat gomendatu nahi dizuegu eta literaturaren klasiko bat, hildako gorpuen benetako lapurretetan oinarritutakoa.

 

🎉 Jaialdia

Loraldia

Bilbon, martxoan zehar eta urtero bezala, LABORAL Kutxak lagunduta, euskaraz sortutako ikuskizunak, hitzaldiak eta musika emanaldiak loratuko dira

 

💡 Lehiaketa

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa

Euskal poesia garaikidea abiatu zuen poetaren omenez Bilboko udalak antolatzen duen lehiaketak 42. edizioa egingo du aurten, eta martxoaren 31ra bitartean zabalik dago epea euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako ipuinak bidaltzeko eta 3.500 euroko saria irabazteko.

 

📽️ Pelikula eta hitzaldia

The Thing

Euskadiko Filmotekaren Zinea eta Zientzia zikloak, Antartikan girotutako John Carpenterren klasiko zirraragarri hau programatu du, hilaren 13an eta 18an, Gasteiz eta Iruñean, Xabier Lopezek aurkeztuta, eta 14ean eta 15ean, Donostian eta Bilbon, Mikel Pagadiren eskutik.

 

🎞️ Pelikula

Dantza

Filmin plataformak eskaintzen dituen euskarazko edukien artean ikusleen baloraziorik altuenetakoa duen pelikula ezin ederrago honetan, Euskal Herriaren historia oso bat eraikitzen du Telmo Esnal zuzendariak, inolako hitzik erabili gabe eta ikuslea bera mutu uzteko moduan.

 

🎙️ Podcast

Hil arte bizi

Heriotzaz hitz egitea ez da atsegina eta kosta egiten zaigu, baina zailtasun hori gainditzen lagundu nahi duen podcast honen tituluak dioen moduan, hil arte baino ez gara bizi, eta bizi garen bitartean, garrantzitsua da hain garrantzi handia duen gai honetaz hitz egiten ikastea.

 

📙 Literatura

Hilotzen lapurra

XIX. mendearen, medikuntza fakultateek galdera askorik egin gabe ordaintzen zituzten hilerrietako hobietatik lapurtutako gorpuak eta salerosketa makabro horrek inspiratuta idatzi zuen Robert Louis Stevensonek Booktegin euskaraz irakur daitekeen terrorearen klasiko hau.


Zein da zure erreakzioa?