LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko abenduko proposamenak

LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko abenduko proposamenak

2 min.

LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko abenduko proposamenak

Lagunok, harpidedunok, irakurleok:

Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, baditugu zuontzako gomendioak.

Abenduan, duela hiru bat urte arrakasta handia lortu zuen telesail bikain baten bigarren partearekin hasiko gara, duela lau bat hamarkada euskal ikusentzunezkoen historian mugarri izan zen pelikula batekin eta euskal ikusentzunezkoak protagonista dituen podcast batekin. Eta jarraitu azken urteotan itxita egon ondoren, berriz zabaldu duten museo batekin jarraituko dugu, urte askotan egurra eman duen banda baten azken kontzertuarekin eta idatzi zenetik lau gizaldi geroago bizirik dagoen eta bizirik senti arazten gaituen nobela batetan oinarritutako ikuskizun eder batekin.

 

📽️ Telesaila

Zeru ahoak

Hondar ahoak arrakastatsuaren bigarren parte honek Nerea Garcia detektibearekin zer gertatzen den kontatuko digu, Ertzaintzarik kanporatu zutenetik 4 urtera, erritual batean hildako emakume baten gorputza agertzen denean eta bere nagusi ohiak berriz deitzen dionean. 

 

🎥 Laburmetraia

Irrintzi

Irailean hil zen Mirentxu Loyarte, emakume batek zuzendutako lehen pelikularen egilea, Luis Iturri antzerkigilearen lanean oinarritutako laburmetrai esperimental eta politiko hau, 1977an Espainiako Zinematografia Zuzendaritza Nagusiaren Kalitate Sari Berezia jaso zuena.

 

🎦 🎙️ Bideopodcasta

Klaketa

Pelikulen eta telesailen kritikak egin ditu azken urteotan hainbat hedabidetan Gaizka Izagirrek eta bera da Guau plataformak estreinatu duen bideopodcast honetan, atalez atal, gonbidatu desberdinekin, euskaraz egindako pelikulei eta telesailei buruz hitz egitearen arduraduna.

 

🖼️ Artea

Bonnat Museoa

2021etik itxita egon da, eraberritze lan sakonak egiteko, baina azaroaren 28an berriz irekiko ditu ateak Baionako Bonnat Museoak eta irekiera berezia izango da, Pariseko Louvre Museoak utzitako lanak erakutsiko dituztelako.

 

🎶 Kontzertua

Bizardunak

Abenduaren 25ean Iruñeako Zentral Aretoan bukatuko du Bizardunak taldeak bere azken bira eta modu horretan jaioterrian, Nafarroako hiriburuan esango dio agur talde nafarrak bere publikoari.

 

🩰 Balleta

El Quijote

Abenduaren 21ean, Getxoko Muxikeberri aretoan estreinatuko du Arte Ederra Ballet Gazteak bere Cervantesen eleberria berrinterpretatzen duen ikuskizuna, gorputz-hizkuntza biziarekin, jatorrizkoaren espiritu komikoa eta epikoa mantentzen dituen ballleta.


Zein da zure erreakzioa?