Zer irakurri, ikusi eta entzun euskaraz – 2026ko apirila | LKULTURA

Zer irakurri, ikusi eta entzun euskaraz – 2026ko apirila | LKULTURA

2 min.

Zer irakurri, ikusi eta entzun euskaraz – 2026ko apirila | LKULTURA

Lagunok, harpidedunok, irakurleok:

Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, baditugu zuontzako gomendioak.

Apirilean, lurrak hotzak astindu eta lili distanteenak jaiotzen diren hilabetean, euskal zinemagintzak azken hamarkadetan eman duen sorta oparoaz gozatzera gonbidatu nahi zaituzte, gaur egungo arrakastak eta iragan hurbilekoak disfrutatzeko. Horrez gain, humanitatearentzat hain latzak diren gatazka izugarriak gertatzen ari diren une honetan, humanitatea zer den gogoratzen digun erakusketa bat gomendatu nahi dizuegu, giza eskubideak aintzat hartzen dituen jaialdi bat, eta espirituarentzat beti mesedegarria izaten den dantza erakustaldi handi bat. Azkenik, arima zabaltzen duen poesia garden eta eder bat dakarkizuegu, eta poesia idazteko akuilu izan daitekeen lehiaketa bat.

 

📽️ Zinema

Goya sarien bilduma berezia

Eskertzekoak dira Primeran plataformak egiten dituen bildumak, adibidez, euskaldunentzat hain oparoa izan zen azken Goya sarien ostean egindako hau, Ander eta Yul, Ane, Alas de Mariposa, Vacas, Handia eta beste hainbat pelikula bikain ikusteko aukera ematen duena.

 

🩰 Dantza

Nazioarteko Dantza Eguna

Apirilaren 25ean, bere nazioarteko eguna ospatzeko du dantzak eta Getxon, eguraldia lagun, dantzak hartuko ditu kaleak, eguerditik iluntzeraino hainbat erakustaldi eta klase ireki egingo baitira kalean. 

 

🎊 Jaialdia

Giza Eskubideen 23. Zinemaldia

Donostian egingo da, apirilaren 23tik 30era, bake eta bizikidetza kultura herritarren artean zabaldu nahi duen jaialdia, tolerantziaren, elkartasunaren, errespetuaren, aniztasunaren eta gizarte-kohesioaren pedagogian oinarrituta.

 

📖 Poesia

Nazim Hikmet

Susa argitaletxearen Munduko Poesia Kaierak bildumaren irakurri daiteke, Gotzon Barandianen euskarazko itzulpenean, XX. mendeko turkiar poetarik ezagunenaren herri-poesia boteretsu, zintzo eta gardena, Gabriel Arestirengan oihartzun nabarmena eta arrasto sakona utzi zuena.

 

💡 Lehiaketa

Iruña Hiria nazioarteko XX. poesia saria

Apirilaren 30 bitartean zabalik dago epea Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatu duten lehiaketan 400-800 bertso arteko lanak aurkezteko, eta 3.000 euroko saria irabazi ahal izateko, gehi liburua argitaratuta ikusteko aukera.


Zein da zure erreakzioa?