LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko azaroko proposamenak

LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko azaroko proposamenak

2 min.

LKULTURA: Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, hauek dira 2025eko azaroko proposamenak

Lagunok, harpidedunok, irakurleok:

Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, baditugu zuontzako gomendioak.

Azaroan, eduki berriak ezezik plataforma berri bat ere topatuko duzue gure gomendioen artean. Eta pelikula bat ez, oraingoan, hainbat gomendatuko dizkizuegu, gure zinema jaialdietan handienetik pasatutakoak eta bertan saritutakoak ere bai. Saritutako beste lan bat ere badugu, Eusko Ikaskuntzak eta LABORAL Kutxak gazte kategorian saritutako ikuskizuna datozen asteotan estreinatuko baita, eta badugu beste jaialdi bat ere, euskaraz sortutako ikuskizunak eta ekitaldiak Iruñeara eramango dituena. Bukatzeko, gogoratu dezakezue idazle handi baten heriotzaren 50. urteurreuna bere poesiari dedikatutako kontzertu berezi batean edo bisitatu dezakezue erakusketa eder bat, eta ikusi ditzakezue iraganeko emakumeak, bizi zirenean bezain eder. 

 

📽️ Plataforma

BasqueFlix

Euskarazko eduki digital guztia biltzeko asmoz jaio den streaming plataforma berri honek telesailak, pelikulak, dokumentalak eta podcastak eskeintzen ditu eta nazioarteko jaialdiekin harremanetan jartzen ditu, mundu osora zabaltzen laguntzeko.

 

🎞️ Pelikulak

Zinemaldia 2025

Donostiako Zinemaldia bukatzen denean, hasi egiten da zine aretoetara doan jendearentzat bertatik pasa diren pelikulekin gozatzeko unea eta aurten, zine aretoetan soilik ez, Primeran plataforman ere badago aukera Zinemaldiaren uzta oparoarekin disfrutatzeko.

 

🎵 Musika eta teatroa

Adarbakarra

Abenduaren 3an, Getxon estreinatuko da erdi kontzertu, erdi performanze poetiko hau, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa gazte saria jaso berri duena, eta euskalduntasunari feminismoaren ikuspuntutik begiratzen diona, gure nortasuna nola berreraiki dezakegun asmatzen saiatzeko.

 

🎊 Jaialdia

Iruñaldia

Loraldia izenarekin sortu zen Bilbon eta bigarren urtez jarraian, Iruñaldia izenarekin egingo da Nafarroako hiriburuan jaialdi hau, azaroaren 9tik 15era euskal kulturaren abangoardia erakutsi eta erreibindikatuko duena, zortzi diziplinako hamaika ikuskizun plazaratuz.

 

🎤 Kontzertua

Abendua Arestiz

50 urte dira aurten Gabriel Aresti hil zenetik eta dagoeneko salgai daude sarrerak abenduaren 10ean, Euskeria Abesbatzaren eta Bilboko Koral Elkartearen laguntzarekin, Arriaga Antzokian egingo zaion omenaldi musikal honetara joateko.

 

📸 Argazkilaritza

Kameratik orratzera

Abenduaren 28ra bitartean, Urduñako Museoan ikusgai egongo den erakusketa honek Eulalia Abaitu argazkilari bilbotarraren lana hartzen ditu oinarri, eta hortik abiatuta, XIX. eta XX. mendeetako emakume bizkaitarren janzkerak erakusten dizkigu, haria eten ez dadin.


Zein da zure erreakzioa?