Zer irakurri, ikusi eta entzun euskaraz – 2026ko martxoa | LKULTURA

Zer irakurri, ikusi eta entzun euskaraz – 2026ko martxoa | LKULTURA

2 min.

Zer irakurri, ikusi eta entzun euskaraz – 2026ko martxoa | LKULTURA

Lagunok, harpidedunok, irakurleok:

Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, baditugu zuontzako gomendioak.

Martxoan, Emakumeen Nazioarteko Egunak genero-berdintasunaren aldeko mugimenduaren beharra eta garrantzia gogoratzen dizkigu, baina hain data esanguratsuarekin akordatu gabe ere, gure gomendioen zerrenda berdin-berdin hasiko genuke: emakumeak protagonista dituzten bi istorioekin. Lehenbizikoa, benetako emakume baten bizitzan eta bere borroketan oinarritutako pelikula estreinatu berria. Bigarrena, emakume fenomenal bati protagonismoa emanez, euskarazko nobelagintza abiarazi zuen lana. Horrez gain, feminismoaren alorreko euskarazko edukiak biltzen dituen webgune bat dakarkizuegu; urte sasoi honetan Bilbo euskal kulturaren hiriburu bihurtzen duen jaialdi bat; eta teatrora joateko bi proposamen bikain.

 

📽️ Pelikula

Karmele

Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen Asier Altunak bere azken pelikula, Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua oinarri hartuta, Karmele Urresti ondarrutarraren bizitza kontatzen duena, 1937an, gerra zibiletik ihesi, Frantziara erbesteratzen den momentutik hasita.

 

📖 Literatura

Auñemendiko Lorea

Gurean, ezin izaten da Txomin Agirre aipatu Kresala edo Garoa nahiago dugun esan gabe, baina Agirrek pasarte ezin ederragoak dituen nobela historiko hau ere idatzi zuen, emakume baten ahotik gizonen arteko lehiak salatzen duena, anaitasunaren alde aldarri eginez.

 

💻 Feminismo

Leiho Morea

Elhuyarrek sortu duen webgune honen helburua feminismoaren alorreko euskarazko edukiak biltzea da, eta baliabide erabilgarria eskaintzea hizkuntzarekin zein edukiarekin lotutako kontsultak eta ikerketa-lanak egiteko.

 

🎊 Jaialdia

Loraldia

Martxoan, Bilbo euskarazko sorkuntza kulturalaren eszenatoki bihurtuko da, Loraldiaren 12. edizioak 25 proposamen eta 29 ekintza eskeiniko baititu, tartean, Nogen taldearen 10. urteurreunaren ospakizuna eta Ikimilikiliklik Vol. 2 produkzioaren estreinaldia.

 

🎭 Antzerkia

Bi baso bat ur

Donostiako Gazteszenan, martxoaren 21 eta 22an, euskal teatroaren abangoardian dagoen Metrokoadroka kolektiboak lau pertsonen istorioa kontatuko du, eskuan baso bana daukatenak eta dantzalekuan ezin mugiturik daudenak, mundu guztiak dantzan egiten duen bitartean. 

 

🎭 Antzerkia

Kaka

Martxoan zehar hainbat antzokitan ikusi ahal izango da Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia izan den antzezlan hau, tabuaren esploraziotik abiatzen den komedia ganberroa, konplexuei buruz eta geure buruarekin dugun harreman konplikatuari buruz hitz egiten duena.

 


Zein da zure erreakzioa?