Zer irakurri, ikusi eta entzun euskaraz – 2026ko uztaila | LKULTURA
2026-07-13
Zer irakurri, ikusi eta entzun euskaraz – 2026ko uztaila | LKULTURA
Lagunok, harpidedunok, irakurleok:
Euskaraz zer irakurri, ikusi eta entzun bila bazabiltzate, baditugu zuontzako gomendioak. Hasteko euskal zinemagintzak bizi duen loraldiaren erakusgarri bikaina ekarri dizuegu, eta horrekin batera, loraldi horretan sakontzeko jaio den saio berri bat eta interesgarri bat. Gure proposamen artean, Euskal Herria mundu osoan ezagun egin zuen idazle baten poesia topatuko duzue, mundu osoak ezagutzen duen fikziozko detektibe baten narrazioak eta Euskal Herri osoan ezagunak diren musikarien kantuak. Eta uztaileko uzta honetan azken gomendio bat ere badugu, opor egun hauetan Bizkaiko mendebaldera hurbiltzea, eta Aladinok bezala, kobazulo miragarri bat deskubritzea.
🎞️ Pelikula
Enric Marcoren benetako istorioak gezurra dirudi, urteetan Auschwitzen egon zela kontatu baitzuen, dena gezurra zela deskubritu zen arte, eta egiazko istorio hori da Moriarti ekoiztetxeko taldekideek Maspalomas baino lehen egin zuten pelikula bikain honetan kontatzen digutena.
- Entzun LABORAL Irratian Moriartiko Jon Garaño eta Aitor Arregiri egin genien elkarrizketa (gaztelaniaz)
📽️ Ikusentzunekoak
Euskal zinemagintzak bizi duten loraldi artistikoaren protagonista diren profesionalak mahai baten inguruan biltzea eta beraien ofizioari eta lanei buruz hitz egitea, horixe da Amaia Artetxek gidatzen duen bideopodcast berri honek egiten digun proposamena, zinez interesgarria.
📖 Literatura
Duela aste batzuk, Booktegik dozenaka ipuinen itzulpenarekin osatu zuen Sherlock Holmesen abenturekin egiten ari den bilduma ikusgarria, literaturak eman duen fikziozko pertsonaiarik berezienetakoarekin eta beharbada ezagunenarekin disfrutatzeko aukera bikaina.
📘 Poesia
Euskal Herriak literatura unibertsalean leku aipagarria badu, San Ferminetan girotutako Fiesta kolosalagatik da, gehien bat, baina euskaldunak hain maite zituen Hemingwayk nobelak ezezik poemak ere idatzi zituen, Josu Jimenez Maiak euskaratutako 12 hauek bezain ederrak.
🎙️ 📹 Bideopodcasta
Euskal musikarien lanak zabaltzea eta Euskal Herriko mapa musikala osatzen joatea helburu duen saio honetan, bakarlarien eta taldeen proposamen musikalak ezagutzera ematen dira, zuzeneko emanaldi batekin batera, eta beste euskal artista batek egindako bertsio batekin.
🚶 Ibilaldia
Karrantzan, 1957ko abenduaren 28an, dinamita eztanda batek inozeenteen eguna mirariena bilakatu zuen, mendi baten magalean egindako zuloari esker kobazulo ezezagun bat deskubritu zutelako, bertara gerturatzen diren bisitariak aho zabalik uzten dituen mundu miragarri bat.
Zein da zure erreakzioa?