Maiatza: bihotzaren desioa

Maiatza: bihotzaren desioa

1 min.

Maiatza: bihotzaren desioa

Yago Santosek enpresa-munduan aritzeko aukera eduki zuen. Izan ere, Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustun, eta Zuzendaritza Trebetasunetan masterra egin zuen.

Baina musika du gogoko Yagok. Bost urte zituela, Bilboko Kontserbatorioan sartu zen, musika eta pianoa ikasteko. Alabaina, 17 urterekin, gitarra jotzen ikasi zuen modu autodidaktan eta, kosta ahala kosta, horretan arituko zela erabaki zuen. Bokaziozko instrumentua horixe zuela konturatu zen.

Unibertsitate-ikasketak amaitutakoan, dena alde batera utzi eta bihotzak benetan eskatzen zionari ekin zion: gitarra jotzeari. Halaxe hasi zen dena.

Beka bat eman zioten flamenkoa Sevillan eta jazza Bartzelonan ikasteko. Orduan, gitarra-jotzaile handietako batek, Rafael Riquenik, bigarren gitarrista izateko eskatu zion, bi disko grabatzeko.

Ordutik hona egunez egun ikasten du eta, sakrifikatua dela onartzen badu ere, gustuko duena da: “Nik ez dut aukeratu egiten dudana. Egiten dudanak aukeratu nau ni. Zure ingurune erosotik irteten zarenean hasten da bizitza. Erronka berriak planteatu behar dira”.

Birak egin ditu hainbat herrialdetan, eta punta-puntako artistekin partekatu du kartela. Horien artean hauek aipa daitezke: Mayte Martín, Manolo Calleja, José Mercé, Carmen Linares eta José el de la Tomasa. Duela gutxi, Symma Cum Laude bereizgarria eman dio Berklee College of Music ospetsuak, eta Paco de Lucía Nazioarteko Saria ere irabazi du.

Gogoan dituen oroitzapen ederrenetako bat Dominikar Errepublikako auzo deprimitu batean emandako kontzertua da. Hantxe konturatu zen musikak botere eraldatzaile handia duela eta jendea zoriontsu egiten duela. Bera ere bai, bizitza aldarazi baitzion, zoriontsu izateko, hain zuzen.

Entzun haren musika:

https://www.youtube.com/watch?v=XYA3M-BPpPU

Eta irakurri gure egutegiko gainerako historiak.


Zein da zure erreakzioa?