Metapostan, zure Interneteko gutunontzi eta kutxa gotorrean, alta eman dezakezu jada

Metapostan, zure Interneteko gutunontzi eta kutxa gotorrean, alta eman dezakezu jada

2 min.

Metapostan, zure Interneteko gutunontzi eta kutxa gotorrean, alta eman dezakezu jada

Interneten gutunontzi eta kutxa gotor elektronikoa abian jarri ditu Metapostak. Horren bidez, era guztietako dokumentuak jaso eta gorde ahalko dituzu. Zerbitzu hori doakoa, segurua eta etengabea da eta, gainera, legezko balioa du.

Zerbitzu horri esker, zure etxeko gutunontzira egunero iristen den paperezko dokumentazio gehiena ahaztu ahalko duzu. Izan ere, dokumentazio hori euskarri digital batean jaso eta gordeko duzu. Euskarri hori erabat seguru eta konfidentziala da.

Horrez gain, zuk aukeratutako igorleen dokumentuak soilik jasoko dituzu. Hortaz, Metapostako gutunontzian ez duzu spamik izango.

Sistema berriari esker:

  • Agiri garrantzitsuak gorde eta ordenatuko dituzu: nominak, fakturak, tituluak, egiaztagiriak, aseguru-polizak, analisi medikoak, berme teknikoak, kontratuak, eskriturak, lizentziak...
  • Agiriok munduko edozein aldetatik eta edozein unetan eskuratuko dituzu.
  • Posta komertziala edo administratiboa jasoko duzu: banku-laburpenak, uraren, argiaren edo telefonoaren fakturak, nominak, herri-administrazioari, osasunari edo kirol-klubei buruzko informazioa...
  • Zure kutxa gotor elektronikoan agiri garrantzitsuak gorde eta ordenatuko dituzu.
  • Agiriok zuk aukeratutako pertsona edo erakundeekin partekatuko dituzu.

Euskadiko KutxakEroski taldeak eta Lagun Arok bat egin dute duela gutxi Metapostaren bidez jaso ahalko duzun korrespondentziaren igorleenmultzoan.  Horrez gain, erabiltzaile berriei alta emateko zereginetan ere parte hartuko du Euskadiko KutxakCLNeten "Korrespondentzia" atalaren bidez.

Bestalde, SPRIk -Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren mendeko sozietate publikoak- ekimenean parte har lezaketen 300 agiri- igorle inguru identifikatu ditu. Zerbitzuak bidalketa-kostuak aurreztu, entrega-epeak laburtu eta, gainera, lege-balioa du erregistroari eta jakinarazpenari begira: herri-administrazioak, enpresak, finantza-erakundeak, aseguru-etxeak, mutualitate eta BGAEak, hezkuntza-erakundeak, kirol-klubak eta -elkarteak, erosteko eta leialtzeko txartel-igorleak, gasez, urez, argindarrez eta telefonoz hornitzeko konpainiak...

Metaposta erabiltzen hasi nahi dut. Zer egin behar dut?

  • Alta ematea guztiz doakoa da eta hiru prozedura hauetako bat erabil dezakezu:
  • Izena ematen duzunean, bi gako sortuko dira. Horiek idatzi egin beharko dituzu, ez baitzaizkizu berriz ere erakutsiko:
    • Metapostan sartzeko gakoa, ordenagailuko pantailan agertuko dena.
    • PIN zenbakia, alta ematen duzunean adierazitako telefono mugikorrera SMS bidez iritsiko zaizuna.
  • Ondoren, www.metaposta.com web-orrian sartu eta "Nire gutunontzia" menuko "Erabiltzailea eta pasahitzarekin" aukeran klik eginda.
  • Hurrengo pantailan, izena eman duzunean bidali dizkizuten bi kodeak sartu beharko dituzu. Eta urrats hori emanda, Metapostako kontu pertsonal aktibatuta edukiko duzu.
  • Ondoren,  korrespondentzia zein igorlerengandik jaso nahi duzun aukeratu behar duzu igorle-zerrendan. Igorleak gehitu edo ezabatu ahalko dituzu nahi duzunean.
  • Azkenik, zure sarbide-gakoa aldatzea gomendatzen da.

Edozein zalantza argitzeko, kontsulta ezazu Euskadiko Kutxako Telenbanka zerbitzuaren 901 333 444 telefonoan edoMetapostaren webgunean.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Teknologia