Mundukidek lankidetza behar du Marrupan nekazaritzaren garapena sustatzeko

Mundukidek lankidetza behar du Marrupan nekazaritzaren garapena sustatzeko

2 min.

Mundukidek lankidetza behar du Marrupan nekazaritzaren garapena sustatzeko

Microcréditos Mundukide

Egunotan Euskadiko Kutxaren sukurtsalen batean izan bazara, Mundukide Fundazioaren esku-orriak edo kartelen bat ikusiko zenituen. GKEa dirua biltzen ari da mikrokreditu-programarekin aurrera jarraitzeko. Programa horren bidez nekazaritzaren garapena sustatu nahi da Mozambikeko Marrupa barrutian.

Mundukide 2000. urtetik ari da eskualdearen garapenaren alde lanean. Ildo horretan, mikroenpresa kooperatiboak sortzea, nekazaritza garatzea eta azpiegiturak eraikitzea sustatzen ari da.

Nekazaritza-garapenaren esparruan, erakundeak mikrokreditu-programa du abian 2002. urtetik, nekazariei landutako lurrazalera zabaltzen eta laboreak dibertsifikatzeko lanabesak eta haziak lortzen laguntzeko.

2011. urtean 319 nekazarik jaso dituzte landa-mikrokredituak (135 gizonek eta 184 emakumek). Guztira, 30.662, 50 euroko mailegua bideratu da (1.226.500 MZN).

Lehen kanpainan, 2002an, 75 kreditu eman ziren. Ordutik,  dagoeneko 2.641 mikrokreditu bideratu dira nekazaritza garatzera. 2012an kanpaina berri bati emango zaio hasiera.

Marrupako nekazariakMarrupako nekazariak

Ekimen hau eta beste batzuk aurrera eramaten jarraitu ahal izateko, Mundukide Fundazioak bazkideen, Euskadiko Kutxa eta beste enpresa batzuen, eta partikularren ekarpenak baliatzen ditu. Gainera, edonork nahi duenean laguntza eman dezake.

Mundukideren lankide izan nahi baduzu, etor zaitez Euskadiko Kutxaren edozein sukurtsaletara edo  egizu transferentzia CLNet bidez honako kontu honetara: 3035  0001  56  0010122192.

Gainera, Euskadiko Kutxako bezero bazara eta Súper 55 libreta baldin baduzu, Mundukideren proiektu horretan parte hartzeko aukera izango duzu. Zure Súper 55 libretan hilero duzun 1.000 euroko 6 puntu emango dizkizute, pilatu ahal izango dituzunak. Era berean, beste kanpaina eta sustapen berezietan ere puntuak lor ditzakezu. Puntuok opariak edo bidaiak eskuratzeko erabil ditzakezu, edo  bestela, hainbat GKEk aurrera daramatzaten proiektu humanitarioei laguntzeko.


Zein da zure erreakzioa?