Mundukideri lagundu nahi al diozu Mozambikeko biztanleek bizi-maila hobea izan dezaten?

Mundukideri lagundu nahi al diozu Mozambikeko biztanleek bizi-maila hobea izan dezaten?

2 min.

Mundukideri lagundu nahi al diozu Mozambikeko biztanleek bizi-maila hobea izan dezaten?

Jai hauetan, egitera animatzen zaitugu Mundukideri dohaintza egiteko gure gonbidapena.

Jai hauetan LABORAL Kutxaren bulegoren batera bazoaz liburuxka berezia aurkituko duzu, hemen ikus dezakezuna, Mundukideri dohaintza egiteko gure gonbidapena. Ongizate-baldintzak hobetzeko eta gizarte-aurrerapena bultzatzeko premia duten lekuetan lan kooperatiboa sustatzen dihardu MONDRAGON Korporazioko partaide den fundazio horrek. Zehazki, Mozambiken egiten duen lanean laguntzera animatzen zaitugu. Munduko herrialde pobreenetakoa den horretan, inbertitutako euro bakoitzeko familia nekazariek lau euro jasotzea lortu dute.

Garapen teknikorako prestakuntza eta laguntza teknikoa

Mozambiken, munduko laugarren herrialde pobreenean, Mundukide fundazioak lau eskualdetan dihardu lanean: Marrupen, Majunen, Montepuezen eta Balaman. Tokian tokiko biztanleek errenta sortzeko duten ahalmena handitzea sustatu nahi du, garapen bidezkoa eta iraunkorra bultzatzea, pertsonak autonomo izan daitezen eta ez dezaten laguntzarik behar izan. Herrialdean nekazaritza da nagusi, baina baliabide teknikorik eta ekonomikorik gabe, historikoki, uzta autokontsumorako izan da eta ez dute soberakinik ekoitzi. Horrela, lehorte edo emaitza eskaseko urteetan, gosetea eta muturreko pobrezia azaltzen dira berehala.

Familiei pobrezia-zirkulu horretatik ateratzen laguntzea da Mundukideren helburua, eta horretarako, mikrokredituen sistema du martxan, familiei ureztatzeko sistemak erosteko aukera emateko. Nekazaritzako prestakuntza- eta garapen-programa horren barruan, tokiko erakundeekin elkarlanean, familien dieta eta ekonomia hobetu nahi dituzte. Bereziki erreparatu diote emakumeen egoerari eta generoen arteko etena txikitzeari, nabarmenagoa baita prekarietate-egoeretan.

Iraupeneko ekonomiatik jateko eta saltzeko uzta lortzera

2002an jarri zen abian programa, muturreko pobrezia-egoera batean; emaitzak lortzeaz gain, ekimena esponentzialki doa goraka: % 271 hazi dira ureztatutako lur-eremuak, % 274 bitartekoturiko intsumoak eta % 167 partaideen kopurua. 2015ean, esaterako, 57.390 onuradun izan zituen programak, horietatik erdia baino gehiago (% 53) emakumeak. Inbertsioa 973.645 eurokoa izan zen eta lortutako produkzioaren balioa, berriz, 4.000.000 eurokoa. Beraz, inbertitutako euro bakoitzeko lau euro jaso zituzten partaideek.

Kredituen laguntzarekin, familia-nekazaritza iraupen-eskematik (jateko bakarrik ekoiztetik) eskema mistora (zati bat saltzeko beste ekoiztera) igaro da. Salmentari esker, nekazariek janaria, arropa, koadernoak, botikak, bizikletak eta bestelako oinarrizko ondasunak eros ditzakete eta nekazaritza-teknologia erabili, besteak beste, ureztatzeko mikrosistemak eta makina txikiak. Gehiago jakin nahi baduzu, Mundukideren webgunean eskura dituzu datu guztiak, argazkiak eta bideoa .

Lagundu LABORAL Kutxaren bitartez

Aurten ere, LABORAL Kutxak Mundukiderentzako diru-ekarpenak biltzeko kontu-zenbakia jarri du: ES54 3035 0001 56 0010122192. Bulego guztietan eskura diren diptikoetan aurkituko duzu Mozambikeko programari eta Mundukideri buruzko informazio gehiago. Gogoratu % 20 eta % 75 bitarteko kenkaria izan dezakezula zure errenta-aitorpenean.


Zein da zure erreakzioa?