Musikak eta zientziak bat egingo dute “Arteen hotsak” hitzaldi-zikloan, LABORAL Kutxak babestuta
2018-10-02
Musikak eta zientziak bat egingo dute “Arteen hotsak” hitzaldi-zikloan, LABORAL Kutxak babestuta
Zerk lotzen du musika arkitekturarekin? Eta matematikekin, pinturarekin, eskulturarekin edo zinemarekin? Diziplina artistikoak eta zientifikoak ez dira kategoria hermetikoak, haien artean harremanetan sartzen dira sorkuntzarako eta ezagutzarako bide berriak zabaltze aldera.
Asteon egingo dituzte lehen bi hitzaldiak
Urriko astearte guztietan eta lehenengo asteazkenean egingo dituzte zikloko hitzaldiak, Musikeneko auditoriumean, ikastegiaren Donostiako egoitzan. Goi-mailako profesionalak biltzen ditu egitarauak, ezagutu itzazu datozen asteetan, gonbidatuta zaude.Musika eta arkitektura: urriaren 2an hasiko da zikloa, Josep Llorca Bofí arkitekto, pianista eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Eskola Teknikoko irakaslearen eskutik. “Gehienek gauzak baino ikusten ez dituzten tokian erlazioak ikusten ditu begiratzen dakienak” izeneko hitzaldian, musikak eta arkitekturak inguratzen gaituen zaratatik urruntzen eta bizimodu aberatsagoa izaten lagun gaitzaketela azalduko du.
- Musika eta eskultura: urriaren 10ean Elixabete Etxebesteren txanda izango da. Musika eta Etnomusikologiaren Filosofia eta Estetika ikasgaiaren irakasle da eta Oteiza y la música liburuaren egilea. Eskultore nafarraren lana eta musikarekin zuen harremana izango dira hitzaldiaren ardatza.
- Musika eta pintura: urriaren 16an José Luis Téllez izango da hizlari. Musika-kritikaria, musikologoa eta Radio Clásica (RTVE) irratiko esataria da. XX. mendeko lehenengo abangoardiei erreparatuta, musika eta pintura izango ditu hizpide.
- Musika eta matematikak: “Objetibotasuna eta dotorezia abangoardiako artearen mesedetan” izenburua du Pedro Gómezek eskainiko duen hitzaldiak. Musikagilea da eta Telekomunikazioko ingeniaria Europako Espazio Agentzian. Historian zehar matematikek izan duten bilakaerari buruz hitz eginez hasiko du bere jarduna, eta musikagileek euren lanetan matematika-teknikak nola erabili dituzten azalduko du.
- Musika eta zinema: zikloa hilaren 30ean bukatuko da, “Bikote bitxia” hitzaldiarekin. Roberto Cueto izango da hizlaria, Carlos III.a Unibertsitateko irakasle eta Donostiako Zinemaldiko Hautaketa Batzordeko kidea.
Zein da zure erreakzioa?