Negozio eta enpresa txikientzako laguntzei eta dirulaguntzei buruzko mintegia

Negozio eta enpresa txikientzako laguntzei eta dirulaguntzei buruzko mintegia

2 min.

Negozio eta enpresa txikientzako laguntzei eta dirulaguntzei buruzko mintegia

Consulting PROk, Euskadiko Kutxaren bezero diren autonomoentzako eta negozio txikientzako aholkularitza-zerbitzuak, negozio eta enpresa txikientzako laguntzei eta dirulaguntzei buruzko doako mintegia egingo du ekainaren 29an eta 30ean Bilbon, Iruñean, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta, lehenengoz, Derion.

Egungo egoera ekonomikoa dela eta, autonomoek eta enpresa txikiek babes handiagoa behar dute eta edozein laguntza ongi etorria da. Consulting PROren mintegiaren helburua, hain zuzen, dauden laguntzen eta dirulaguntzen ezaugarriak eta baldintzak ezagutzera ematea da. Informazio praktikoa ematea, enpresa txikientzako laguntzen eta laguntza-lerroen esparruan berritasun nagusiak eskaintzeko:

  • Laguntza motak
  • Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren eta Aldundien laguntza-neurriak
  • KOI lerroak eta Estatuko beste laguntza batzuk
  • Nola lortu laguntzei buruzko informazio eguneratua

Egutegia

Bilbo

  • Data: Ekainaren 29a, asteazkena
  • Ordutegia: 17:30-19:00
  • Lekua: Bultz-Lan Consultingen bulegoak (Aretxabaleta kalea 1, 5.)

Iruñea

Donostia

Vitoria-Gasteiz

  • Data: Ekainaren 30a, osteguna
  • Ordutegia: 17:30-19:00
  • Lekua: Euskadiko Kutxaren Lurralde Zuzendaritza (Dato kalea, 14)

Derio

  • Data: Ekainaren 30a, osteguna
  • Ordutegia: 17:30-19:00
  • Lekua: Lehengo Seminario Hotela: Derioko Seminarioaren Eraikina - Arteaga Centrum (Larrauri kalea, 1)

Inskripzioak

Tailerrak doakoak dira Euskadiko Kutxaren bezeroentzat, baina plazak mugatuak dira. Interesaturik bazaude, informazio gehiago eskatu eta ikastaroetan izena eman dezakezu 900 100 240 telefonora deituz edo consultas@consulting-pro.org posta elektronikora idatziz.

Consulting PRO, doako aholkularitza enpresa-kudeaketan

Consulting PRO Euskadiko Kutxaren bezero diren profesionalei, autonomoei eta negozio txikieu zuzendutako enpresa-kudeaketako doako aholkularitza zerbitzua da.  Consulting PROren bitartez, azkar-azkar zure negozioari buruzko edozein zalantza argitu dezakezu. Horretarako, 900 100 240 doako telefonoa duzu eskura, astelehenetik ostegunera 08:30etik 14:00etara eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara. Kontsultak posta elektroniko bidez ere egin ditzakezu, consultas@consulting-pro.org posta-helbidera zuzenduz edo zuzenean www.consulting-pro.org web-orrialdean sartuz.

Gainera, urtean zehar hainbat prestakuntza-ekintza praktiko antolatzen dira (esaterako, mintzagai dugun mintegia) eta hiru hilean behin newsletterra Pro Aldizkari Digitala) bidaltzen da. Aldizkari horrek era arin eta argian negozioetarako informazio praktikoa ematen du.

  • Zure negoziorako laguntzen eta dirulaguntzen inguruko gaurkotasun-albisteak eta berritasunak.
  • Zure negozioaren hainbat alderdiri buruzko artikulu interesgarriak, salmentak handitzen eta horien kostuak txikitzen laguntzeko.
  • Euskadiko Kutxaren Pro bezeroentzako eskaintza eta abantaila bereziak.


Zein da zure erreakzioa?