Nola bermatu zure segurtasun digitala eta zure ekipoena, erronka informatiko berrien aurrean?

Nola bermatu zure segurtasun digitala eta zure ekipoena, erronka informatiko berrien aurrean?

2 min.

Nola bermatu zure segurtasun digitala eta zure ekipoena, erronka informatiko berrien aurrean?

Urte bakar batean, Internetek izugarrizko protagonismoa hartu du gure bizitzetan. Pandemiak gure digitalizazio-prozesua bizkortu du, eta balio anitzeko leku bihurtu du gure etxea: lan egiten dugu bertan; harremanak ditugu beste pertsona batzuekin; urtebetetzeak eta urteurrenak ospatzen ditugu; ikastolara eta unibertsitatera joaten gara; zinemara joaten gara, baita gure medikuaren kontsultara ere. Hori guztia, modu birtualean eta informatikaren eskutik.

Hiperkonektibitate berri hori erronka bat izan da pertsona gehienen egokitzapen-gaitasunerako. Baina, horrez gain, erronka berriak sortu ditu: alde batetik, gure ekipo informatikoen babesarekin lotutakoak, eta, bestetik, gure pribatutasunarekin eta informazio pertsonalarekin eta, azken batean, gure sareko segurtasunarekin lotutakoak.

LABORAL Kutxan badakigu zein erronka berriri egin behar diegun aurre, eta horregatik, gure etxe-aseguruen bitartez erantzun diegu. Konponbide integralak dira, zure eguneroko lasaitasuna bermatzeko ezinbestekoak diren estaldura guztiak barne hartzen dituztenak, baina aldi berean, zure etxebizitza digitalaren babesa ere kontuan hartzen dutenak. Estaldura horrek honako alderdi hauek jasotzen ditu:

  1. Laguntza informatikoa. Zure ekipoek aspaldi utzi zioten entretenimendu soil bat izateari, eta gure egunerokotasunean ezinbestekoa den lan-trena bihurtu dira. Hori dela eta, zerbitzu horren bidez honako hauek izango dituzu eskura:
    • Telefono bidezko laguntza, aurrez aurrekoa edo biak, zure ordenagailuko akatsak azkar konpontzeko.
    • Telefono bidezko laguntza eta, beharrezkoa izanez gero, aurrez aurrekoa, zure etxeko gainerako gailu elektronikoekin (Smartphoneak, telebista adimenduna, WiFia eta abar) lotuta dauden gorabeherei erantzuteko.
    • Zure ekipoetako informazioa babesteko laguntza teknikoa, eta datuak biltegiratzeko gailuetatik datu horiek berreskuratzeko zerbitzua.
  1. Babes digitala. Etxe eta enpresa askotan jarduera digitala handitu egin da, eta horrek areagotu egin du segurtasun informatikoko edo zibersegurtasuneko neurri eraginkorrak hartzeko beharra. Hori dela eta, Etxebizitza Digitalaren gure zerbitzuak erabateko estaldura eskaintzen du, etxeko kide guztien segurtasun digitala babesteko. Neurri horien artean, honako hauek ditugu:
    • Gurasoen kontrol-neurriak ezartzeko laguntza, etxeko adingabeak babesteko helburuarekin.
    • Irain oro ezabatzea eta Internet bidez gerta daitezkeen jazarpen-kasuak kudeatzea.
    • Zure online erosketetan erreklamazioak kudeatzeko aholkularitza.
    • Zure aztarna digitala ezabatzea, hau da, zure jarduerak urteetan zehar webean sortu duen “arrastoa”.
Berme horiek osagarri ezin hobea dira LABORAL Kutxaren Etxebizitza Aseguruak eskaintzen dizkizun estalduretarako, zure lasaitasuna eta zure familiarena bermatzeko, erronkaz betetako une honetan.

Zalantzaren bat izanez gero, gure langileekin harremanetan jar zaitezke LABORAL Kutxaren partikularrentzako aseguruen web-orriaren bidez, edo 901.100.200 telefono-zenbakiaren bitartez.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua