Nola eskatu zure hipoteka online LABORAL Kutxan
2022-01-21
Nola eskatu zure hipoteka online LABORAL Kutxan
Urte berrirako zure asmoetako bat etxea erostea da? Zure etxebizitza izateko unea dela erabaki duzu? LABORAL Kutxako bezeroa zara? Tira, egia esan, horrek ez du axola, orain edonork eska baitezake bere hipoteka online LABORAL Kutxan, entitateko bezero izan ala ez.
Gure webgunean online azterketa bat egin dezakezu datu gutxi batzuekin, zure eskaintza ezagutzeko eta aurrez onartuta ote dagoen momentuan bertan jakiteko. Gure simulatzaile sinplearen bidez, zenbat diru eska dezakezun eta zer kuota ordainduko duzun jakin dezakezu. Zure premietara gehiago egokitzen den azterketa errealago bat nahi baduzu, LABORAL Kutxak azterketa pertsonalizatua egingo du, titularraren eta etxebizitzaren datuak kontuan hartuta, eta azterketa horrek hipotekaren emaitza berehala kalkulatzeko aukera emango dizu. Horrela, eragiketa onartuta dagoen ala ez jakinaraziko dizu, eta emandako datuetan oinarritutako bi edo hiru eskaintza pertsonalizatu erakutsiko. Horietako bat aukeratzen baduzu eta eskaera egiten baduzu, kontratazio aurreko prozesua abiaraziko da, eta zure etxe berritik zertxobait hurbilago egongo zara. Une oro aditu bat izango duzu ondoan, edozein zalantza argitzen laguntzeko prest. Eta zure eskaera zer egoeratan dagoen jakingo duzu, jarraitu beharreko urratsen arabera.
Zure hipoteka online eskatzeko urratsak
- Hasierako galde-sorta betetzea.
- Eskaintza bat aukeratzea.
- Aukeratutako hipotekaren eskaera bidaltzea.
- Beharrezko dokumentazioa bidaltzea.
- Etxebizitzaren tasazioa.
- Eragiketaren ebazpena.
- Bulegoan dokumentazioa sinatzea.
- Notarioaren aholkularitza, eskriturak sinatu aurretik.
- Notarioaren sinadura eta giltzak ematea.
Eskatu zure hipoteka online edo aurrez aurre: zuk erabaki
Zuk erabaki. LABORAL Kutxan prozesu guztia online edo modu mistoan egitea erabaki dezakezu (batzuetan aurrez aurre eta beste batzuetan urrutitik), edo eskaera bera online eta gainerako prozesua aurrez aurre. Prozesu osoa online egin arren, legez, hipoteka-eskaera guztietan aurrez aurre egin behar dira azken urratsak; beraz, LABORAL Kutxaren bulego batera eta notariotzara joan beharko duzu.Hurbiltasuna eta tratu pertsonala, gure nortasunaren ezaugarriak
Dena telematikoki egitea erabakitzen baduzu ere, gure nortasun-ezaugarri nagusietako batek bere horretan jarraituko du: behar izanez gero, zuri laguntzeko prest dagoen pertsona bat sentituko duzu beti zugandik hurbil. Hemen gaituzu, zure bizitzako erabakirik garrantzitsuenetako batean laguntzeko.
Zein da zure erreakzioa?