Nola jar naiteke harremanetan LABORAL Kutxarekin

Nola jar naiteke harremanetan LABORAL Kutxarekin

3 min.

Nola jar naiteke harremanetan LABORAL Kutxarekin

LABORAL Kutxan zugandik hurbilago egon nahi dugu; azkar aurkitu nahi diegu irtenbidea zure zalantzei eta gestioei, modu sinple eta hurbilean. Beti bezala, baina egunez egun zertxobait hobeto. Horregatik, omnikanalitatearen aldeko apustua handitu dugu. Badakizu zer esan nahi duen horrek? Ba teknologiak eskaintzen dizkigun aukera guztiak txertatzen jarraituko dugula, zurekin dugun komunikazioa hobetzeko eta bezeroaren arretako gure lantaldeak zerbitzu gero eta eraginkorragoa eman ahal izan dezan.

Horretarako, egunez egun gure Online Bankaren eta gure Banka Mugikorraren aplikazioaren prestazioak hobetzeaz gain, gure gainerako komunikazio-kanalak optimizatu ditugu, eta aldaketa txiki batzuk jarri ditugu martxan, zure bezero-esperientzia ezin hobea izan dadin.

Telebankaren telefono berria

Aurrerantzean, larrialdi bat baduzu eta bezeroari arreta eskaintzeko gure taldearekin berehala harremanetan jarri nahi baduzu, Telebankako telefono berria erabil dezakezu: 900 929 029. Gorde zure mugikorrean, oso baliagarria izan baitaiteke premiazko ekintzaren bat egin behar baduzu, hala nola Online Bankako sarbidea blokeatu edo ustezko iruzur bat salatu behar baduzu. Telebankako telefonoaren bidez beste ekintza batzuk ere gauza ditzakezu, oso erraz; esaterako, segurtasunagatik zure txartela itzali edo piztu egin dezakezu hura aurkitu ezean, edo blokeatu, txartela bera edo smartphonea lapurtu dizutela uste baduzu eta Banka Mugikorreko aplikazioa instalatuta baduzu. Gogoratu Telebanka-zerbitzuaren ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara.

Aurkitu gure bulego guztietako telefonoak

Gestio bat aurrez aurre egin behar baduzu gure bulegoetako batean baina betiko sukurtsaletik urrun bazaude, bulego guztietako telefonoak aurki ditzakezu webgune honetan: https://bulegoak.laboralkutxa.com/. Bertan, helbideak eta kutxako ordutegiak aurkituko dituzu, baita mapan duten kokapena ere, arreta pertsonala behar izanez gero.

WhatsApp bidezko komunikazioa

Bazenekien bezeroari arreta eskaintzeko gure lantalde osoa WhatsAppera konektatuta dagoela dagoeneko? Bat-bateko mezularitza-sistema hori da herritarrek gehien erabiltzen duten sare soziala, iABren datuen arabera. Horregatik, zerbitzu gisa gehitu dugu, duzun edozein zalantza azkar, zuzen eta eraginkortasunez argitzeko. LABORAL Kutxarekin WhatsApp bidez harremanetan jartzeko zenbakia 688 710 732 da, eta Telebankaren ordutegi berbera du: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara.

Online hitzordua zure gestorearekin

Dakizun bezala, kutsatzeko arriskua murrizteko eta higiene- eta osasun-baldintza egokiak bermatzeko, pandemian zehar zuzeneko kontaktua mugatu behar izan dugu gure bulegoetan. Hala ere, gure bezeroekin harreman zuzena izateko, aurrez aurreko formula hori beste online formula batekin ordezkatu dugu, hura bezain eraginkorra eta guztiz segurua. Hitzordua hartzeko, urrats erraz batzuk eman behar dituzu:
  1. Sar zaitez Online Bankako Kontaktua erlaitzean eta idatzi zure gestoreari, hitzordua eskatzeko.
  2. SMS edo posta elektroniko bidez mezu bat jasoko duzu, bileraren xehetasun guztiekin.
  3. Hitzorduaren egunean, Online Bankan sartu eta bileraren botoian klik egin behar duzu. Horrela, zure espezialistarekin hitz egiten hasi ahal izango duzu.
LABORAL kutxarekin harremanetan jartzeko beste kanal batzuk

LABORAL Kutxarekin beste modu batera harremanetan jarri behar baduzu, kanal hauek ere erabil ditzakezu:

  1. Posta elektronikoa, helbide honetan: kontaktatu@laboralkutxa.com
  2. Twitter, erabiltzaile honekin: @LABORALKaixo
  3. Ohiko posta, helbide honetan: posta-kutxa, 20500, Arrasate, Gipuzkoa
Ikus dezakezunez, aukera pila bat daude gurekin harremanetan egoteko eta gure zerbitzuak konfiantza- eta segurtasun-baldintza berberetan eskaintzen jarraitzeko. Hortxe izango gaituzu.


Zein da zure erreakzioa?