Obabakoak Bilbo Zaharra Forumen

Obabakoak Bilbo Zaharra Forumen

1 min.

Obabakoak Bilbo Zaharra Forumen

Obabakoak, Bilbo Zaharra ForumOstegunean, hilak 14, bigarren hiruhilekoko Bilbo Zaharra Forum jardunaldiak hasiko dira, Euskadiko Kutxa Ipar Kutxak lagunduta. Otsailaren 14, 19 eta 21ean, 19:00etatik, aurrera, euskal kulturaren arloko hainbat sortzaile entzutetsuk Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuari buruz jardungo dute Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilboko plaza Berrian).

2001. urtetik, Bilbo Zaharra euskaltegiak “Euskal kulturaren ajeak eta literatura” foroa antolatzen du Euskaltzaindiarekin sinatutako hitzarmenaren harira.

Obabakoak, plagioa vs originaltasuna

2012-2013 ikasturteko bigarren hiruhileko honetako gaia “Obabakoak, plagioa vs originaltasuna” izango da.  Izan ere, ekainean 25 urte beteko dira Obabakoak argitaratu zela. Antolatzaileen hitzetan, Atxagaren lan hau gogoratzeko ahalegin berezia egin nahi dute, euskaltzale guztiontzat ez ezik, Bilbokoentzat bereziki gogoangarria baita.
“2013ko ekainean beteko dira hogeita bost urte Obabakoak argitaratu zela. Data gogoangarria, dudarik gabe, euskaltzale guztiontzat, eta bereziki, Bilboko euskaltzaleontzat. Izan ere, liburua oso lotua dago, aldez edo moldez, Bizkaiko hiriburuari. Atxagak berak behin baino gehiagotan aitortua duenez, Bilbo erabakiorra izan zen haren bizitzan. Horiek horrela, Bilbo Zaharra Forum kulturguneak ahalegin berezia egingo du urteurrena gogorazteko”.
Ohi bezala, sarrera doakoa da.

Parte-hartzaileak

  • Otsailak 14, Kirmen Uribe eta Juan Carlos Perez
  • Otsailak 19, Eider Rodrigue zeta Andoni Egaña
  • Otsailak 21, Karmele Jaio eta Mikel Urdangarin
Informazio gehiago (PDF 2,9 MB)


Zein da zure erreakzioa?