Odola emateko egunak arrakasta handia izan du Euskadiko Kutxan

Odola emateko egunak arrakasta handia izan du Euskadiko Kutxan

1 min.

Odola emateko egunak arrakasta handia izan du Euskadiko Kutxan

Ekainaren 14an Odol Emaileen Mundu Eguna egingo da. Egun hori mundu guztiko odol emaileak aitortzeko eta eurei eskerrak emateko izaten da.  Ildo horretan, Odol Emaileen Eguna dela eta, ekainaren 10ean, asteazkena,   odola emateko kanpaina berezia antolatu zuten Euskadiko Kutxaren Donostiako Egoitzan (Askatasuna etorbidean), eta kanpainak  arrakasta handia izan zuen.

Euskadiko Kutxak eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak  gonbitea egin zien lankideei eta lagunei, denon artean, ekintza solidarioa egin eta odola emateko. Kontuan izan behar dugu adibidez Gipuzkoan egunero 140 odol-emate baino gehiago behar direla lurraldeko odol- premiari erantzuteko.

Euskadiko Kutxaren Egoitzako Prentsa Aretoa Odola emateko Areto bihurtu zen. Hasierako sastadari zioten beldurra gainditu ondoren, lankide ugarik eman zuen odola (60 lagunek goiz osoan) bai Euskadiko Kutxakoek, bai inguruko enpresetakoek, besteak beste, Sayma Asesores eta Luzaro enpresetakoek.

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko osasun-langileek gozo eta eraginkor hartu zituzten odol emaile berriak, odol emaile gehienak berriak baitziren.

Euskadiko Kutxatik, eskerrak nahi dizkiegu eman parte hartu zutenei, elkartasunez jokatu zuten eta. Beraiei esker, asteazkeneko eguna arrakastatsua izan zen eta odol emaile berriak lortu dira.

Odola emateari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, web orri honetan duzue: Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea. Animatu, odola ematea erraza, azkarra eta, batez ere, premiazkoa delako.


Zein da zure erreakzioa?