Oinarrizko aholkuak Online Banka modu seguruan erabiltzeko

Oinarrizko aholkuak Online Banka modu seguruan erabiltzeko

3 min.

Oinarrizko aholkuak Online Banka modu seguruan erabiltzeko

Gogoan al duzu etxeko giltzak lehenengoz eman zizkizutenekoa? Lehen giltzatakoarekin batera aholku-zerrenda luzea eman ohi zen: “ez itxi kolpez, itxi giltzez”, “ez idatzi helbidea giltzatakoan”, “irten aurretik egiaztatu gainean daramatzazula”, “kontuz ibili zein poltsikotan sartzen dituzun, eror dakizkizuke eta”. Munduko aterik seguruenak ez du ezertarako balio etxetik irtetean ixten ez badugu, eta era berean, online bankaren bidezko edozein eragiketaren segurtasuna bermatzeko egiten dugun ahaleginak zure parte-hartzea behar du.

Horregatik, oinarrizko aholkuen zerrenda osatu dugu, lehenengo giltza haiek eskuratzean entzun behar izan zenuen beste haren antzekoa. Irakurri ondoren zalantzaren bat baduzu, utzi oharra hemen edo gure sare sozialetan. Beti bezala, pozik erantzungo dizugu.

  • Segurtasunaren S hizkia: Eragiketa ekonomikoak burutzeko nahikoa berme eskaintzeko, web-orrialde batek “s” hizkia izan behar du URL helbidean bi puntuen aurretik. Hau da, helbideak https:// izan behar du hasieran. Gure online bankaren zerbitzura sartzean, helbidea https://www.laboralkutxa.com izan behar da. Jokatu zuhur, izan ere, orrialde seguru guztiak https:// badira ere, https:// orrialde guztiak ez baitira seguruak.
  • Besteren orrialdeak: Web-orrialde batean datu edo gako pertsonalak erabili behar badituzu –erosketa bat egiteko, adibidez-, gunearen segurtasuna egiazta dezakezu nabigatzailearen barran ikusten den giltzarrapoaren gainean klik eginaz. Segurtasun-egiaztagirien titulartasuna eta indarraldia ikusiko dituzu.
  • Kontuz esteka ezezagunekin: Laboral Kutxaren online banka erabiltzeko eskatzen dizun mezu elektronikoa, telefono bidezkoa edo beste edozein jasotzen baduzu, egiazta ezazu benetan gure orrialdera zaramatzala: https://www.laboralkutxa.com. Hobe da helbidea eskuz idaztea klik egitea baino. Ez da horren erosoa, baina bai seguruagoa.
  • Gako seguruak: Zure gakoak zure etxeko giltzak dira. Ez esan inori eta alda itzazu noizean behin, saia zaitez ez daitezen erraz asmatzeko modukoak izan. Gogoratzeko errazak eta asmatzeko zailak diren gakoak aproposenak dira.
  • Besteren ordenagailuak erabiltzea: Partekatutako ordenagailua erabiltzen baduzu gure online bankaren orrialdeetara sartzeko, ziurta ezazu saioa amaitu duzula “CLNetetik irten” aukera sakatuta. Eta berdin egin behar duzu zure telefonotik sartzen bazara. Hobe da erabiltzen duzun bakoitzean gakoak sartzen ibiltzea, ezustekorik ez izateko mugikorra galtzen baduzu edo lapurtzen badizute.  Gainera, besteren baten ordenagailua erabiltzen baduzu (‘cyber’ batean, esaterako), komenigarria da cache memoria ezabatzea beste erabiltzaile baten esku utzi aurretik. Eta ez litzateke gehiegizkoa izango zure telefonoa blokeatzeko pasahitza izatea, batez ere eragiketa ekonomikoetarako erabiltzen baduzu.
  • Eta zure ordenagailuan…: PCa erabiltzen baduzu babes ezazu antibirus softwarearekin eta eguneratuta izan. Toki publikoetan, hirugarrenek erabil dezaketela uste baduzu, gakoarekin blokea dezakezu. Zure ordenagailua segurtasunez erabiltzeari buruz zalantzarik baduzu eta gehiago ikasi nahi baduzu, Wikipediako orrialde honetan ikusiko dituzu jarraibide nagusiak. Eta esandakoa, zalantzarik baduzu galde egiguzu.
  • Azkenik, gogoratu LABORAL Kutxak gako bakarra eskatuko dizula zerbitzura sartzeko eta beste bat eragiketa bakoitzeko. Inoiz ez gehiago (ez gutxiago).


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Inbertsio estrategiak