Onlineko saltokietan Bizumekin eta LABORAL Kutxarekin ordaintzea

Onlineko saltokietan Bizumekin eta LABORAL Kutxarekin ordaintzea

2 min.

Onlineko saltokietan Bizumekin eta LABORAL Kutxarekin ordaintzea

Bazenekien Bizum iraultza online merkataritzara ere iritsi dela? Hemendik aurrera, zure txartelarekin ordaintzeaz gain, Bizumekin ere ordaindu ahal izango duzu. Zure Online Bankako aplikazioa ireki, erosketa osatzeko urrats-pare bat egin eta zure mugikorretik eragiketa egiaztatu beharko duzu. Besterik gabe. Senitarteko edo lagun bati bizum bat egingo bazenio bezain erraza eta doan, baina segurtasun pixka bat gehiagorekin, zure txartelarekin Internet bidez erosketak egiten dituzun bakoitzean erabiltzen duzun autentifikazio-sistema berarekin.

Nola ordaindu online negozioetan Bizumekin

LABORAL Kutxan, uztailean jarri genuen martxan online saltokietan ordainketak egiteko sistema hor. Beraz, erosketak egiteko erabil dezakezu, munduko erosotasun, azkartasun eta segurtasun guztiarekin. Negozio digitaletan Bizum bidez ordaintzeko prozesua oso erraza da; zure mugikorrean Online Bankako aplikazioa deskargatu eta urrats hauek egin behar dituzu:
  1. Webgunean ordainketa egiteko orduan, zure erosketa-orga betetzean, «Bizum bidez ordaindu» aukera hautatu behar duzu gainerako aukeren artean.
  2. Gero, onlineko dendaren sistemak zure telefono mugikorraren zenbakia sar dezazula eskatuko dizu, eta PUSH jakinarazpen bat bidaliko du zure Online Bankako aplikaziora. Ikusiko duzunez, segurtasun-sistema hori zure kreditu-txartelarekin egiten dituzun online erosketak baimentzeko aspalditik erabiltzen dugun sistema berbera da.
  3. Une horretatik aurrera, 4 minutu izango dituzu zure Banka Mugikorreko aplikazioan sartu eta eragiketa ontzat emateko. Nola? Oso erraz: aplikazioan sartzen zarenean, ohartarazpen bat agertuko zaizu automatikoki, eta mezu horrek eragiketa osatu nahi duzun ala ez galdetuko dizu. «Onartu» sakatzean, SMS bidez automatikoki bidaliko dizugun zenbakizko gakoa sartzeko eskatuko dizu sistemak, zure txartelarekin erosten duzun bakoitzean egiten dugun bezala.
  4. Gakoa sartu ondoren, saltokiaren web-orrira itzuli behar duzu, erosketa ondo egin duzula egiaztatzeko. Eta kito.
Gogoratu Online Bankako aplikazioa erabili behar duzula onlineko dendetan Bizum bidez ordaindu ahal izateko. Instalatuta ez baduzu edo azken hilabetean erabili ez baduzu, SMS bat jasoko duzu hura deskargatzeko estekarekin. Baldintza hori ezinbestekoa da segurtasun-arrazoiak direla eta; bestela, ezin izango duzu erosketa osatu.

Gainera, kontuan izan behar duzu operadoreak berak zenbait muga ezartzen dizkiela eragiketa horiei:

  • Erosketa bakoitza 1.000 €-koa izangoa da gehienez.
  • 0,50 €-koa gutxienez.
  • Ordainketa-eragiketen edo bidalitako diruaren gehieneko kopurua 3.000 €-koa izango da hilean.
Ikusten duzunez, erraza, doakoa, azkarra eta segurua da onlineko dendetan Bizum bidez ordaintzeko prozesua. Izan ere, 2016an martxan jarri zenetik, sistema horrek partikularren arteko ordainketak egiteko modua aldatu zuen lehenengo, eta online saltokietan ordainketak egiteko modua gero. Momentuz, 17 milioi pertsonak baino gehiagok erabili dute soluzio hori. Bestalde, 20.000 onlineko saltoki inguruk onartu dute mugikorraren bidez ordaintzeko bitarteko gisa, operadoreak berak emandako datuen arabera.

Dagoeneko, onlineko erosketetan ere has zaitezke Bizum fenomenoaz gozatzen, LABORAL Kutxaren eskutik.


Zein da zure erreakzioa?