Opari-txekeak, akzio-kamerak, dortsalak, sarrerak… esan zein den gehien gustatzen zaizun oparia, eta 100 euroko txartel baten zozketan sartuko zara

Opari-txekeak, akzio-kamerak, dortsalak, sarrerak… esan zein den gehien gustatzen zaizun oparia, eta 100 euroko txartel baten zozketan sartuko zara

1 min.

Opari-txekeak, akzio-kamerak, dortsalak, sarrerak… esan zein den gehien gustatzen zaizun oparia, eta 100 euroko txartel baten zozketan sartuko zara

Mirentxu Díaz izan da irabazlea. Zorionak!
LABORAL Kutxan zozketa asko antolatzen dugu. Egia esan, poztu egiten gaitu blog honetan eta sare sozialetan jarraitzaile zaituztegunon leialtasuna saritu ahal izateak eta, gainera, gure bezeroak hobeto ezagutzeko edo, gure gizarte-lanaren eta jasotakoa gizarteari itzultzeko filosofiaren barruan babesten ditugun kultura- eta kirol-ekitaldietan parte hartzera animatzeko balio digute zozketek. Oraingo honetan, opari horietatik zein duzuen gustukoen jakin nahi dugu, eta, ordainetan, opari bat dugu zuentzat, jakina. Gift4You webgunean erosketak egiteko 100 euroko txartela; datuak inprimakian uzten diguzuenon artean egingo dugu zozketa.

Hautatu inprimakiko aukera bat, utzi zure datuak eta irabazi

Kirolzalea zara eta ilusioa egiten dizu lasterketa, maratoi-erdi, txirrindulari-lasterketa edo are triatloi batean doako dortsal batekin parte hartu ahal izateak? Kultura-ikuskizunez eta kontzertuez gozatzen duzun horietakoa zara, eta zoriontsu egiten zaitu sarrera bikoitz batzuk opari jasotzeak? Gure zozketaren batean akzio-kamera bat irabazi dutenean izugarrizko poza sentitu dutenetakoa zara? AURREZKLIK &… kontu bat duzu eta pozik zaude gure lehiaketetako bati esker zure saldoa handitu delako? Edo, nahiago al duzu opari-txeke bat jaso eta nahi duzun horretan gastatzea?

Horiexek dira gure opari ohikoenak, eta zozketaren inprimakian aukeran jartzen dizkizugun erantzun posibleak. Erantzunarekin eta zure datuekin, ez dugu beste ezer behar. Egun gutxi barru, zozketa egin eta irabazlearen izena jakinaraziko dugu; eta, jakina, irabazlearekin harremanetan jarriko gara. Erraza da, ezta?

Beraz, badakizu, lagun iezaguzu ematen dizugun zerbitzu hau ere hobetzen, zure iritzia emanez, eta irabazi 100 euroko opari-txekea, udazkenari alaitasunez aurre egiteko.


Zein da zure erreakzioa?