Orain dirua bidali eta eskatu ahal duzu taldean, LABORAL Kutxa Payrekin

Orain dirua bidali eta eskatu ahal duzu taldean, LABORAL Kutxa Payrekin

1 min.

Orain dirua bidali eta eskatu ahal duzu taldean, LABORAL Kutxa Payrekin

Iragarri genuen eta hemen dago. LABORAL Kutxa Pay egokitu egin da beste aukera bat eskaintzeko: zure kontaktu bakoitzari ez ezik, hainbat kontakturi aldi berean dirua bidali eta eskatzekoa.
Aurrerantzean errazagoak izango dira taldeko opariak eta jarduerak, komisiorik gabeko ordainbide honi esker. Dagoeneko milaka lagunek erabiltzen dute eta, orain, guregana ere heldu da, banku-transferentziak egiteko modua betiko aldatzeko.

Aukeratu kontaktu batzuk eta nahi duzun diru kopurua eskatu edo bidali ahalko diezu

Afari bat antolatu nahi duzu kuadrillarekin? Baterako oparia egin nahi diozue lankide bati? Lagunekin joango zara oporretan aurten? LABORAL Kutxa Payren funtzionalitate berriak egoera horiek guztiak bideratuko ditu, eta lehen bezain erabilerraza da. Aldaketa bakarra hauxe da: orain, kontaktu bat baino gehiago aukeratu ahal dituzu eragiketa bakoitzean diru kopuru bat bidaltzeko. Eta gauza bera gertatzen da, dirua bidali beharrean, eskatu nahi badiezu.

Laboral Kutxa Pay probatu baduzu, jakingo duzu WhatsApp bezain erabilerraza dela. Deskargak LABORAL Kutxako kontu batekin lotu behar dituzu eta kito, prest dago Bizumeko kontaktu guztiekin erabiltzeko —sistema horretan oinarritzen da eta horri lotuta daude merkatuko finantza-erakunde nagusiak—.

Azken bertsioa eguneratu edo aplikazioa deskargatu

LABORAL Kutxa Pay jada erabiltzen baduzu eta funtzionalitate berria zure lagunekin, familiarekin edo lanekoekin erabiltzen hasi nahi baduzu diruaren gestioa errazteko, LABORAL kutxa Payren azken eguneratzea deskargatu behar duzu Google Paytik edo Aple Storetik, lehenago automatikoki eguneratu ez bada.

Eta erabiltzen ez baduzu, zeren zain zaude? Transferentzia errazak, kontu-zenbakirik gabe, txartelik gabe, komisiorik gabe, berehala, Bizumen segurtasunarekin eta beti aldean daramazun gailua erabiliz: zure telefono mugikorra. Ezin da abantaila gehiagorik eskatu!


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua Mugikorrarekin ordainketa