Orain WhatsAppa ohiko kanaletan, zurekin harremanetan jartzeko

Orain WhatsAppa ohiko kanaletan, zurekin harremanetan jartzeko

2 min.

Orain WhatsAppa ohiko kanaletan, zurekin harremanetan jartzeko

 

whatsapp-canales de contacto eusk

Orain beste kanal bat dugu zurekin harremanetan jartzeko. Urriaren hasieratik, munduan gehien erabiltzen den bat-bateko mezularitza-zerbitzua erabil dezakezu zure zalantzak, iradokizunak, oharrak eta galderak guri helarazteko: WhatsAppa.

LABORAL Kutxaren WhatsAppa

Harren arrakastari buruzko datuak ezagutu ziren azkeneko aldian, 2015eko abuztuan, 600 milioi pertsonak baino gehiagok erabiltzen zituzten haren zerbitzuak eta, ordudanik, zifra izugarri handitu dela pentsa genezake. Horregatik, hau da, gure bezeroekin egon nahi dugulako zaudeten lekuan zaudetela, zure mezuak jaso eta horiei erantzuteko telefono-zenbaki bat gaitu dugu. Idatzi ezazu telefono-zenbakia: 688 710 732. Idatzi arretarako gure ordutegia ere: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara eta, larunbatetan, 08:00etatik 15:00etara.

Gure kanal guztiak infografia bakar batean

WhatsAppa zurekin harremanetan jartzeko txertatu dugun azken kanala baino ez da, etengabeko ahalegina egiten baitugu komunikazio-erabilera berrietara ahalik eta malgutasun eta azkartasun handienarekin egokitzeko. Jakingo duzun moduan, duela urte asko jarri genuen abian gure Telebanka zerbitzua (bi aldeen artean ordaintzen den 901 333 444 zenbakian), baita unean-unean erantzuten dugun helbide elektroniko bat ere (info@laboralkutxa.com). Blog honetako oharrak ere zure eskura dituzu, eta gauza bera gertatzen da Facebook eta Twitter sare sozialekin ere, WhatsApparen eta gainerako zerbitzuen ordutegi berarekin erabiltzen baititugu. Gainera, duela hilabete batzuetatik bezeroei arreta eskaintzeko beste kanal bat balitz bezala erabiltzen dugu, horiei berehala eta banaka erantzunez.

Dena garbi izan dezazun, hemen duzu infografia hau eta, jakina, hobetzeko edozein ohar edo zalantza utz diezagukezu. Badakizu, orain WhatsApp bidez ere egin dezakezu!


Zein da zure erreakzioa?