Oskara, Kukairen azken ikuskizuna ikusteko sarrerak zozkatzen ditugu

Oskara, Kukairen azken ikuskizuna ikusteko sarrerak zozkatzen ditugu

1 min.

Oskara, Kukairen azken ikuskizuna ikusteko sarrerak zozkatzen ditugu

Kukairen azken ikuskizuna ikusteko sarrerak ditugu. Ikusi nahi dituzu 2015eko MAX Sarietan dantza talde onenaren aitorpena eraman zuten dantzariak? Hala bada, parte hartu gure azken zozketan eta ea zeuretzako diren hasi berri duten itzuliko ikuskizunen baterako sarrerak. LABORAL Kutxaren bezeroa bazara jasoko zenuen emailez sarrerak doan lortzeko gonbidapena baina beste aukera bat nahi baduzu (bezero izan edo ez) hementxe daukazu. Horretarako sortu dugun aplikazioan izen eman eta inprimakia bete, ez duzu besterik egin behar. Zerrendan agertuko zaizkizu Kukairen emanaldi guztiak. Zuk aukeratu gehien komeni zaizuna (Bilbo, Donostia, Elorrio, Basauri, Gasteiz, Errenteria edo Valladolid), utzi zure datuak eta geuk abisatuko dizugu irabazi baduzu. Irabazle bakoitzak bi sarrera jasoko ditu aukeratutako emanaldirako eta bertatik bertara ikusi ahal izango ditugu Kukairen bideo hauetan ikusten diren gisako gauza ederrak. Errenteriako talde honek urteak daramatza euskal dantza tradizionaletan oinarritutako ikuskizun garaikideak egiten, berritzaileak eta hunkigarriak, beti ere. Emanaldi itzuli honi babesa emateko erabakia euskararen eta euskal kulturaren alde egin dugun bidean aurrera egiteko modu bat da. Lagundu egin nahi dugu Kukaik egiten duen ahalegina geure kultura berton zein mundu osoan zabaltzeko, indartzeko eta sustatzeko. Egun batzuk baino ez dituzu zozketan parte hartzeko, beraz, ez denborarik galdu eta bete inprimakia!


Zein da zure erreakzioa?