Patarroyo: “Zientziak gizartean eta gizon-emakumeen ongizatean konprometitu behar du”

Patarroyo: “Zientziak gizartean eta gizon-emakumeen ongizatean konprometitu behar du”

3 min.

Patarroyo: “Zientziak gizartean eta gizon-emakumeen ongizatean konprometitu behar du”

Manuel  Elkin Patarroyo, zientzialaria eta malariaren aurkako txertoaren asmatzailea, zientziaren konpromiso sozialari buruz aritu zen Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketen II. Edizioan, hain zuzen ere, hirugarren topaketan. Antolatzaileak Euskadiko Kutxa, Donostiako Ospitalea eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira.

Bere garaian, txertoaren asmatzaileak sekulako eztabaida sortu zuen txertoaren patentea multinazionalei ez saltzea erabaki zuenean, interes ekonomikoak premiadunen osasun-beharren gainetik ez egotea saihesteko. Horixe izan zen apirilaren 22an Kursaalaren Ganbara Aretoan egin zen topaketaren ardatza , eta Julio Arrizabalaga, BIODONOSTIA Ikerketa Institutuko koordinatzailea, izan zuen aurkezle.

Patarroyo Kolonbiako Inmunologia Institutuko Fundazioaren sortzailea eta zuzendaria da.  Fundazioaren helburua tuberkulosia, C hepatitisa, utero-minbizia eta malaria osatzeko sendagaiak aurkitzea da.

Patarroyo ekintzaile amorratua dugu eta makina bat nazioarteko aitortza, kondekorazio, sari eta honoris causa doktorego ditu, artean, "Príncipe de Asturias" Saria.

Bere ustez, zientziak gizartean eta gizon-emakumeen ongizatean konprometitu behar du eta ez du egon behar interes gutxi batzuen esanetara, orain arte egon den bezala. Hori dela eta, Patarroyoren eta bere taldearen nahia medikamentuak mundu guztiak eskuratu ahal izatea da.

Ildo horretan, farmazia-multinazionalen eta medikamentuak pribatizatzen dituzten patenteen gainean aritu zenean, esan zuen beraiek jakingo dutela zertan dabiltzan. Nolanahi ere, aitortu zuen oso atsekabetuta dagoela, txertoak eta medikamentu eraginkorrak garatu, garatzen direlako, baina ez direlako beti  heltzen herrialde behartsuetako gaixoengana.

José Antonio Marinaren hitzaldi arrakastatsua

Aurreko elkarrizketa martxoaren 31n izan zen. Entzule piloa hurbildu zen “Adimen emozionala eta adimen etikoa” izeneko hitzaldira. Bertan, Jose Antonio Marinak, filosofo, idazle eta zientzia kognitiboetan adituak, adimenari buruzko teoria berezia azaldu zuen, neurologian hasi eta zientzian bukatzen dena.

Era berean, desberdindu egin zituen adimen emozionala eta etika. Marinaren ustez, adimen emozionala adimen etikoaren aurreko atala da. Lehenak, emozioak erregulatu, ezagutu, bestearenak ulertu eta bideratu behar ditu. Bigarrena, gatazkak konpontzeko erarik eraginkorrena da: gai da desberdintzeko zerbait min emateko edo, alderantziz, elkarlana, elkarbizitza eta duintasun giroa sortzeko egiten den. Beraz, adimen etikoak bideratu egiten du adimen emozionala, onuragarri izan dadin.

Hurrengo topaketak

Etorri nahi baduzue, oso garrantzitsua da tokia izango duzuela ziurtatzea. Horretarako, deitu 943 007 359 telefonora (08:00etatik 14:00etara) edo idatzi dialogos@komunikazioa.org posta elektronikora. Informazio gehiago behar baduzue, hauexek dituzue telefono-zenbakiak: 943 310 831 eta 658 750 666.


Zein da zure erreakzioa?