Ricardo Abadi bere 10 helburu erronkan lagunduko diogu
2015-09-30
Ricardo Abadi bere 10 helburu erronkan lagunduko diogu
Ironmana atleta batek egin dezakeen probarik gogorrenetako bat da. 42,2 km korrikan, 180 kilometro bizikletan eta 3,86 igerian. Orain imajinatu urtean horrelako 100 egin eta 100 horietatik 10 jarraian egitea: 10 ironman, 10 egunetan eta 10 hiri desberdinetan. Ezinezkoa?
Ricardo Abadi bere 10 helburu erronkan lagunduko diogu: 10 Ironman, 10 hiri, 10 egun
10 hiri, 10 egun, 10 Ironman
Aipatu bezala, hori da “burdinazko nafar" horrek finkaturiko helburua. 10 ironman jarraian egitea, urriaren 3tik 10era, LABORAL Kutxak ordezkaritza duen 10 hiritan, Madriletik hasita. Madrilen ostean, honako hauek etorriko dira: Valladolid, Burgos, Santander, Bilbo, Donostia, Vitoria-Gasteiz, Logroño, Zaragoza eta Iruñea, eta azkenik Ricardo Abaden jaioterria. Lasterketa guztiak 16:30ean hasiko dira, eta postaren amaieran duzuen kartelean azaltzen diren bulegoetatik irtengo dira. Esan bezala, Madriletik hasiko da, Castellana pasealekuko 167tik.Ricardo Abaden Retos Solidarios fundazioa ezagutzera ematea
Hori da Ricardo Abaden 10 helburu erronkaren helburu nagusia. Jendeak bere atleta gaitasunaz gain, bere fundazioa ere ezagutzea da helburua. Bere kirol-lorpenen bidez biltzen duen diruaren % 50 gutxienez gizarte-ekintzara bideratzen du urtero (desgaitasuna, gaixotasun arraroak, ikerketa…). Urtebetean 100 ironman egiteko desafioa (2015eko urtarrilaren 4an hasi zena) da fundazioaren aurreneko helburu garrantzitsua, eta ziur gaude elkarren segidan egingo dituen hamar probak, LABORAL Kutxaren laguntza dutenak, funtsezkoak izango direla hori lortzeko.Gertatzen den guztiaren berri izateko, sare sozialetan jarrai gaitzakezue. Zuzenean ere izan dezakezue Ricardo Abaden berri, bere Twitterrean edo Facebookean.
Zein da zure erreakzioa?