San Ferminak bizitzeko 10 ipuin ezin laburrago

San Ferminak bizitzeko 10 ipuin ezin laburrago

1 min.

San Ferminak bizitzeko 10 ipuin ezin laburrago

San Ferminak 10 ipuinetan. Bakoitza apenas orrialde batekoa. Ezinezkoa dela uste duzu? Ba, iritzi aldatzera gonbidatu behar zaitugu, ezinbestean! Horretarako, San Ferminetako Nazioarteko MikroIpuinen lehiaketak argitaratu duen liburuska irakurtzera animatzen zaitugu.

San Ferminak 10 ipuinetan. Bakoitza apenas orrialde batekoa. Ezinezkoa dela uste duzu? Ba, iritzi aldatzera gonbidatu behar zaitugu, ezinbestean! Horretarako, San Ferminetako Nazioarteko MikroIpuinen lehiaketak argitaratu duen liburuxka irakurtzera animatzen zaitugu.

San Ferminak bizitzeko 10 ipuin ezin laburrago

Lan labur-labur hauek jaia zer den laburbiltzen dute, zentzurik zabalenean: topaketak, ezustekoak, emozioak, plazerak baita Irueñan “momenticos” edo “unetxoak” deitzen zaizkien horiek. Jaiak gehiegi eskatzen duenean eta gorputzak edo izpirituak eusten ez dutenean gertatzen direnak. Ongi dakite Iruñean horiek ere badirela!

Lehiaketaren babesle garenez poz-pozik gaude irabazleen lanak aurkeztearekin. Eta urrengo edizioan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, aukera probestuta.

Ezetz uste duzu? Ezin direla San Ferminak 204 hitzetan laburtu? Inspiratu zaitez beste urte batzuetako ipuinekin eta kontrakoa frogatu! Liburua online irakur dezakezu edo deskargatu, ordenagailura, telefonora edo zure tabletera ekarri eta gozatu baita hondartzan ere!


Zein da zure erreakzioa?