Spotifyko zerrenda bat #hasten lagundu nahi diguzu, eta 100 euro irabazi?
2016-03-09
Spotifyko zerrenda bat #hasten lagundu nahi diguzu, eta 100 euro irabazi?
Hau esan dizugu dagoeneko: #hasi gako-hitzetako bat izan zen LABORAL Kutxaren iazko egutegian. Adibidez, 2016. urtea hasi zenean, Instagramen bidez hasi ginen zurekin komunikatzen. Gainera, Igerraken laguntzarekin egin dugu. Euskarazko instagrammer-en komunitatea da, argazki-lehiaketak antolatzen laguntzen diguna.Otsailean, hain zuzen, lehiaketa bat proposatu genizun: Twitterren, #hasi hitza erabiliz, aurten burutu nahi duzun proiektu berezi hori azaltzeko eskatu genizun. Erantzun asko jaso genituen, eta haien artean, 100 euroko txartelak banatu genituen Gift4You-n. Orain, martxoan sartu garela, beste gauza bat #hastea proposatu nahi dizugu. Gogoko al duzu musika? Hala bada, ziur badakizula zer den Spotify, musika streamingen entzuteko zerbitzua, munduko liderra, 75 milioi erabiltzaile aktibo dituena. Hura erabiltzea pentsatu dugu, zuri eduki interesgarriak –espero dugunez, blog honen eta gure sare sozialen bidez lor ditzakezunak bezalakoak– helarazteko, baina baita musika interesgarriaren berri emateko. Esan dizugunez, gako-hitza #hasi da. Gure aldetik, egin dugu. Hitz horrekin lotutako abesti-zerrenda bat sortu dugu. Eta zuk ere #hasi hitzarekin erlazionatutako abestiak proposatzea nahi dugu, martxoko soinu-banda osatzeko.Parte hartu eta esan zure gustukoa den abesti bat. Guk zerrendan sartuko dugu, eta horren truke, 100 euroko txartel bat irabaz dezakezu Gift4you-n, eta nahi duzun oparia lortu (liburuak, DVDak, jatetxeak, auto-garbiketa, moda …). Sartu webgunean eta hartu parte! Epaimahaiak zure abestia aukeratzen badu, opari batekin hasiko da udaberria zuretzat.
Zein da zure erreakzioa?