Telefonoa, posta elektronikoa, bulegoa… esaguzu zein kanal duzun gogokoen LABORAL Kutxarekin harremanetan jartzeko, eta 100 euro irabaz ditzakezu
2017-06-12
Telefonoa, posta elektronikoa, bulegoa… esaguzu zein kanal duzun gogokoen LABORAL Kutxarekin harremanetan jartzeko, eta 100 euro irabaz ditzakezu
LABORAL Kutxaren kanal hauen artean bat aukeratu behar duzu
- Bulegoak: Beste erakunde batzuetan ez bezala, bankako eta aseguruetako espezialistek eskaintzen duten arreta da gure bulegoen antolaketaren oinarria; orain eta etorkizunean ere gure estrategiaren bereizgarri izango da.
- Telebanka: Edozein kontsulta egiteko, 901 333 444 telefonoa erabilgarri dago astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara.
- WhatsAppa: Bezeroekiko harremanen estrategian sartu dugun azken kanaletako bat da. Telebankaren arreta-ordutegi bera du.
- Posta elektronikoa: Edozein unetan idatz diezagukezu mezu elektronikoa kontaktatu@laboralkutxa.com helbidera eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.
- Ohiko posta: Badirudi gaur egun ia inork ez duela gutunik idazten, baina LABORAL Kutxan jarraitzen dugu arreta ohiko postaz ere eskaintzen. Beraz, helbide honetara idatz diezagukezu: 2. posta-kutxa H.F., 20500 Arrasate - Gipuzkoa
- Twitter: Sare sozial horretan dugun kontuaren bidez (@LaboralKutxa) gurekin harremanetan jartzeko ordutegia Telebanka eta WhatsApp kanaletan dugun berbera da: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara.
- Facebook: Nahiago baduzu, Facebook erabil dezakezu. Idatz iezaguzu mezua edo oharra.
- Harremanetarako inprimakia: Harremanetarako gure orrian inprimakia duzu eskura. Edozein zalantza adieraz dezakezu bertan, zurekin harremanetan jarri eta argitu dezagun.
Anima zaitez eta zorte on!
Zein da zure erreakzioa?