Tribuaren berbak (onenak)
2014-05-28
Tribuaren berbak (onenak)
Robot bat bertsolaria izan daiteke? Euskara hizkuntza sexista al da? Zenbat kostatzen da euskara ikastea? Galdera hauek eta beste batzuk erantzuten dituzte Tribuaren Berbak saioan.
2013ko azaroan hasi zen. ETBk eta Orio Produkzioak etxeak egindako apustu bat zen, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta LABORAL Kutxak sustatuta. Denboraldian zehar, ostera, ETB1en gehien ikusi den programetako izan da, eta telebistako Argia saria jaso du gainera. Astez aste, Tribuaren Berbak saioak euskararekin lotutako askotariko gaiak jorratu ditu, helburu didaktikoa gogoan, telebistarako moduko formatu arin eta atseginean.
LABORAL Kutxan pozik eta harro gaude, hasiera-hasieratik ikusi baikenuen Tribuaren Berbak saioaren interesa, eta hura sustatu nahi izan genuen. Denborak erakutsi digu programak merezi zuela. Kike Amonarrizen zuzendaritzapean garatutako lehen denboraldia amaitzear dela eta guretzat oso eduki berezia duen programa baten emisioa probestuz (kooperatibismoa eta euskara izango ditu ardatz) Tribuaren Berbak saioak jorratu dituen zenbait gai berrikusi nahi ditugu.
Tribuaren berbak (onenak)
Horren hizkuntza zaila al da, benetan, euskara?
“Ezinezkoa da euskara ikastea” edo “oso hizkuntza zaila da”. Behin eta berriz entzuten diren esaldiak dira, eta beraz, Tribuaren Berbak saioak gai horri ekin nahi izan zion lehen programetako batean. Complutense Unibertsitateko irakaslea den Carlos Cid-en laguntza izan zuen horretarako. Irakasleak argi esan zuen euskarak beste hizkuntza batzuekin alderatuta duen zailtasuna mito bat dela.Orduan, zenbat kostatzen da euskara ikastea?
Ordutan kuantifikatu daiteke? Tribuaren Berbak saioak horixe jakin nahi izan zuen eta Jon Ibarguren Ilazki euskaltegiko irakaslea elkarrizketatu zuen. Haren iritziz, 900 eskola-ordu inguru behar dira euskara naturaltasunez hitz egiten jakiteko. Hau da, hiru edo lau ikasturte. Bideoan euskaraz hitz egiten ikus ditzakegu gazte mexikar bat, irakasle japoniar bat eta Boise hiriko alkatea (Idaho, Estatu Batuak).Eta zer gertatzen da generoarekin? Euskara hizkuntza sexista al da?
Erantzuna jakiteko, Kike Amonarriz Zarautzera joan zen generoan oinarritutako asmakizun batekin. Asmakizunaren oinarrian, “cirujano” hitza: gaztelaniaz genero-markagailua du eta euskaraz ez, “zirujaua” esaten baita, hura gizona nahiz emakumea izan. Euskara sexista ez dela esan nahi du horrek? Edo gehiegi esatea litzateke?Robot bat bertsolaria izan daiteke?
Olerki abestuak eta errimadunak inprobisatzea ez da euskararen berezitasuna. Munduko beste leku batzuetan ere badira antzeko ahozko tradizioak. Baina bertsolaritzak gaur egun hartu duen ospea oso fenomeno berezia da. Hori bai, ez dago gizakiari mugatuta. Bideo honetan Galtxagorri ikus daiteke, robot bertsolari txiki bat. Ez du munduko ahotsik onena eta ez dugu BEC-eko txapelketa batean ikusiko, baina ez da batere txarra!Ezagutzen al duzu #Laboralarenhiztegia, LABORAL Kutxaren hiztegia?
Tribuaren Berbak aukera eman die ikus-entzuleeI euskarari buruz askoz gehiago jakiteko baina, horrez gain, geuri ere balio izan digu euskararen esparruan eta gure gizarte-erantzukizunaren arloan egiten dugun lana ezagutzera emateko.Adibidez, bazenekien astero Twitter erabiltzen dugula finantzen, aurrezkiaren, lanaren edo diruaren arloko euskarazko adierazpenak gerturatzeko? #Laboralarenhiztegia deitzen diogu. Hura jarraitzera eta ekarpenak egitera gonbidatzen zaitugu, gure traola erabiliz.
Eta askoz gehiago...
Nola egiten dira hitz gurutzatuak euskaraz? Etazer gertatzen da beste hizkuntza batzuetan dauden filmekin? Zer da hobea, horiek bikoiztea, gaztelaniaz egin ohi den moduan, edo azpitituluak jarri eta hizlariek hizkuntza-kopuru handiagoa entzuteko aukera izan dezatela? Nolakoa daeuskarazko keinu-hizkuntza? Tribuaren Berbak saioak LABORAL Kutxaren babespean eta milaka ikus-entzuleren laguntzarekin jorratu dituen gaien adibideak besterik ez dira, saioa ETB1 katean gehien ikusi den asteko programa izan baita behin baino gehiagotan.Gauza bat besterik ezin dezakegu esan... Zorionak eta eskerrik asko!
Zein da zure erreakzioa?