Txartelekin edo eskudiruarekin bidaiatzea: zenbat diru eraman dezaket eskudirutan atzerrira?

Txartelekin edo eskudiruarekin bidaiatzea: zenbat diru eraman dezaket eskudirutan atzerrira?

4 min.

Txartelekin edo eskudiruarekin bidaiatzea: zenbat diru eraman dezaket eskudirutan atzerrira?

Pandemiaren eraginez txartelen erabilera hedatu egin da ia edozein negozio motatan eta gure inguruko herrialde gehienetan, baina, hala eta guztiz ere, oraindik ere badira beren bidaietako gastuak eskudirutan ordaintzen jarraitzen duten pertsonak. Baina, pentsatu al duzu inoiz bidaiatzen duzunean zenbat eskudiru eraman dezakezun gainean?

  • Gure lurraldean ez dago mugarik eskudirua garraiatzearekin lotuta, baina agintaritzari nahitaez aitortu behar zaizkio 100.000 euroko edo hortik gorako kapital-mugimendu guztiak, edo beste moneta bateko mugimendu baliokideak.
  • Atzerrira bidaiatzen duzunean, zuk nahi duzun eskudiru-kantitatea eraman dezakezu, muga batekin: eskudirutan 10.000 euro baino gehiago badaramatzazu, aitortu egin beharko dituzu herrialdera sartzean eta herrialdetik irtetean, Zerga Agentziak eskatzen duen moduan. Kantitate hori eskudirua, txekeak, bidaia-txekeak, ordaindukoak edo onuradun zehatzik gabeko ordainketa-aginduak izan daitezke, baina baita monetak eta purutasun handiko urrezko lingoteak eta pipitak ere, gutxienez % 90 eta % 99,5 arteko edukikoak.
Hala eta guztiz ere, aitortu gabeko 10.000 euro baino gehiago aldean daramatzazula bidaiatzea erabakitzen baduzu, agintariek zure dirua atxiki edo konfiskatu ahal izango dute nondik datorren ikertzeko, eta isuna ere jarri ahal izango dizute, 600 euro eta daramazun diruaren erdia artekoa.

Horrez gain, ekainaren 3tik aurrera, Europako agintariek 10.000 € horietatik beherako zenbatekoetan jardun eta esku hartu ahal izango dute, diru-kantitate hori delituzko jarduera batetik datorrela uste badute.

Diruarekin bidaiatzeko 3 aholku

Horregatik, uda honetan, zure oporretako helmuga erabakitzeaz gain, bidaian zehar zure gastuak nola ordainduko dituzun pentsatzeko denbora hartu beharko zenuke: billeteak edo txartelak. Erabaki hori hartzen laguntzeko, bereziki zure joan-etorrietan, honako alderdi hauek izan behar dituzu kontuan:
  • Segurtasuna. Gainean eskudirua badaramazu, lapurreta bat jasan edo bidaiaren erdian hura galdu eta baliabiderik gabe gera zintezke. Bestalde, txartela lapurtzen badizute eta norbaitek dirua atera edo erosketak egiteko erabili nahi badu, ezin izango du PIN zenbakirik gabe erabili.
  • Erosotasuna. Edozein gastu txartelarekin ordaintzea dirua eramatea baino askoz erosoagoa eta errazagoa da, txartelak ez baitu ia lekurik hartzen, bereziki eurogunetik kanpo bidaiatzen dugunean eta helmugako herrialdeko moneta ezagutzen ez dugunean.
  • Bidaia-asegurua. LABORAL Kutxaren kreditu-txartel ia guztiek oinarrizko bidaiako laguntza-aseguru bat hartzen dute barne, eta aseguru horrek beste gaixotasun baten gisa hartzen du COVID-19a, gainerako gaixotasunen tratamendu bera jaso ahal izan dezazun. Bestalde, ORO txartelek bidaiako laguntza-aseguru askoz osoagoa hartzen dute barne; aseguru horren bidez, bidaia bertan behera utzi ahal izango duzu kutsatuz gero, eta beste abantaila osagarri batzuk ere izango dituzu.

Zer egin txartela lapurtu edo galduz gero?

Gogoratu, oporretan txartela galtzen baduzu, inoiz ez zarela baliabiderik gabe geratuko. Zenbait urrats bakarrik jarraitu behar dituzu:
  1. Lehenik eta behin, txartela itzali egin behar duzu Banka Mugikorraren aplikaziotik, txartela berreskura dezakezun edo behin betiko galdu duzun egiaztatu arte. Aurkituz gero, berriz aktiba dezakezu, modu berean.
  2. Txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute, Telebankari jakinarazi behar diozu, 901 333 444 telefono-zenbakira deituta, Estatuan bazaude, edo 0034 943 779 909 zenbakira deituta, atzerrian bazaude.
Beste txartelik ez baduzu eta eskudirua behar baduzu, aukera hauetako edozein erabil dezakezu estutasunetik irteteko, betiere Estatuko lurraldean bazaude:
  • LABORAL Kutxaren kutxazain batean: zure smartphone edo Online Bankarekin, kutxazainaren pantailan «dirua txartelik gabe ateratzea» aukera ukitu eta jarraibideak jarraitu behar dituzu.
  • Halcash duen kutxazain batean. Online Bankatik, Telebankatik edo bulego batetik, zuk edo beste pertsona batek dirua bidal dezakezue Halcash duen kutxazain batera.
  • Kreditu Kooperatiben Nazio Batasuneko entitateetan, hau da, Rural Kutxan, Caja de Ingenieros-en eta Banco Cooperativon, lehiatilan NANa erakutsita besterik gabe.
Atzerrian bazaude:
  • MoneyGram transferentzia. Pertsona batek LABORAL Kutxaren bulego batera joan eta MoneyGram transferentzia eskatu behar du zauden lekura. Horretarako, zure datuak eta kudeaketa egiten duen pertsonaren datuak aurkeztu beharko dituzu.
Txartelak dira ordaintzeko metodorik seguruena, azkarrena eta eraginkorrena, baina, hala eta guztiz ere, eskudiru pixka bat gainean eramatea komeni da, ezustekoei edo gastu txikiei aurre egiteko. Atzerrian txartelak erabiltzeko moduari buruzko informazio gehiago behar baduzu, kontsulta ezazu zure gestorearekin.


Zein da zure erreakzioa?


Erlazionatutako beste kanalak

Online bankua