Unicef-en Cumpledias kanpainari lagundu nahi diozu?

Unicef-en Cumpledias kanpainari lagundu nahi diozu?

1 min.

Unicef-en Cumpledias kanpainari lagundu nahi diozu?

Unicef-en Cumpledias kanpainak haurren desnutrizioaren aurka borrokatzea du helburu, kasuok tratatuz eta prebenituz.  Horretarako, gizartea kontzientziatu eta hainbat iturriren bitartez fondoak bildu nahi ditu.

www.cumpledias.com webean, 20 milioi haurrek baino gehiagok desnutrizio akutu larria jasaten dutela jakinarazten digute. Egun bakoitza beren bizitzako azkena izan daiteke horientzat. Horregatik, Unicef-etik denon laguntza eskatzen dute, horien etorkizuna aldatzeko.

1,20 eurorekin soilik desnutrizio akutu larria duen haur bati egun bateko tratamendua eman ahal diogu. Eta 42 eurorekin, tratamendu osoa, 4tik 6 astera bitartekoa.

Euskadiko Kutxa Ipar Kutxatik, kanpaina horri lagundu nahi diogu. 1.000 egun eman ditugu, eta bezeroek berain dohaintzak egin ditzaten kontu-zenbakiak ezagutzera ematen dihardugu.

  • Ipar Kutxa: 3084-0030-98-6300450575
  • Euskadiko Kutxa: 3035-0060-43-0600122915
Dohaintzak www.cumpledias.com webean ere egin daitezke. Kasu honetan, kreditu-txartelarekin edo PayPal-arekin ordain daiteke. Unicefek zure dohaintzei esker lor daitekeenaren adibide batzuk eman dizkigu:
  • 6 €-rekin, 5 haurrek desnutrizio akutu larrirako egun baterako tratamendua jaso dezakete.
  • 20 €-rekin, 1.227 haurrek A bitamina jaso ahal izango dute. Horrek beherako bidezko hilkortasuna % 40 murriz dezake.
  • 42 €-rekin, haur 1ek desnutrizio akutuaren aurkako tratamendu osoa (4tik 6 astera bitartekoa) jaso dezake.
  • 60 €-rekin, 390 haurrek mikronutriente-gehigarria jaso ahal izango dute astebetez.


Zein da zure erreakzioa?