Urtean gutxienez bi aldiz bidaiatu nahi dugu, baina kexu gara turista gehiegi daudelako
2018-07-10
Urtean gutxienez bi aldiz bidaiatu nahi dugu, baina kexu gara turista gehiegi daudelako
Zerk mugiarazten gaitu oporretan joateko? Nola aukeratzen dugu gure helmuga? Zer balioesten dugu gehien aukeratutako helmuga bisitatu ondoren?
LABORAL Kutxan gizarteak zer uste duen jakin nahi izan dugu beste behin, eta Internetera jo dugu 5.800 iritzi baino gehiago biltzeko. Oporrei buruz zerbait gehiago jakiteko balio izan digute horiek. Orain, uda gertu dagoenean, irakurri eta begiratu ea zure iritzia bat datorren gehiengoarenarekin.
Urtean behin baino gehiagotan ihes egin behar dugu errutinatik
Zehazki, urtean bitan. Horretan bat datoz jaso ditugun iritzien erdia baino gehiago. Ihes egiteko argudiatutako arrazoi nagusiak atseden hartzea (% 31) eta ondo pasatzea (% 28) dira. Horrez gain, jende askok (% 22) uste du oporrek aukera ezin hobea ematen dutela jarduera berriak egiteko, esaterako landa-lanetara joateko, ezohiko paisaiak (leizeak edo basamortuak, adibidez) arakatzeko edo erosketa exotikoak egiteko.Beste batzuek, berriz, (% 18) uste dute etxetik kanpoko aisialdia aprobetxatzeko modurik onena zerbait ikastea dela, hala nola atzerriko hizkuntza bat.
Kontuan hartzen dugu Interneten esaten dutena
Baina, helmuga aukeratzeko orduan, gure lagunek edo leku horretan lehenago egon direnek esaten digutena da garrantzitsuena. Izan ere, jendearen % 36k kasu egiten die gomendio pertsonalei. Internet, berriz, aipatzen den bigarren arrazoia da. Hala, % 31k dioenez, Interneteko erabiltzaileen gomendioak hartzen ditu kontuan bidaiaren helmuga aukeratzeko orduan. Sarea leku ezin hobea da prezioak alderatu, zalantzak argitu, esperientziak irakurri eta eskaintzak begiratzeko.Gero, jakina, helmugan eskaintza erakargarria izatea ere garrantzitsua da. Hala dio % 24k, behintzat. Beste % 9k, berriz, publizitatearen edo sustapen-bideoen arabera aukeratzen du helmuga.
Eta zer gertatzen da bakarrik bidaiatzen dugunean?
Bada, lagun berriak ezagutzen ditugula. Horixe argudiatzen dute bakarrik bidaiatzea aukeratzen dutenek: azkenean, talde batean sartzen direla edo lagun berriak ezagutzen dituztela.Lagunduta bidaiatzen badugu, normalean familiarekin edo bikotearekin joaten gara. Aztertu ditugun iritziak eman dituzten pertsonen % 26 familiakoekin joaten da bidaian eta % 25 bikotearekin. Beste % 21ek lagunekin bidaiatzea hobesten du eta % 15ek bakarrik. Azkenik, % 13k ezezagunekin bidaiatzea aukeratzen du; hain zuzen ere, aukera hori erraza da gaur egun, horrelako bidaiak antolatzeko aukera ematen duten aplikazio mugikorrei esker.
Historia eta arkitektura balioesten ditugu gehien
Zer balioesten dugu bidaietan? Bada, etxera itzultzean Interneten iruzkina eman duten pertsonengandik bildu ditugun iritzien arabera, historia eta arkitektura (% 27) balioesten ditugu batez ere gure bidaietan. Ondoren, bidaiatzeko beste bi arrazoi handi datoz: natura eta paisaia (% 23) eta gastronomia eta jatetxeak (% 21). Horrez gain, balioespen txikiagoa dute kulturak eta folkloreak (% 15) eta jaiak eta dibertsioak (% 14). Oporretatik datozen pertsona gehienek aipatzen dituzten emozioak, bestalde, jakin-mina, edertasuna eta mirespena dira.Bidaiak egitea, diru gutxirekin bada ere
Aspaldian iritsi ziren low cost bidaiak, bidaiatu nahi dutenek diru gehiegi gastatu behar ez izateko eta turismoa ia mundu guztiaren eskura jartzeko. Gaur egun bidaiatzea ez da lehen bezain garestia. Gainera, aztertu ditugun iritziak eman dituzten pertsonak prest daude ahaleginak egiteko eta luxua alde batera utzita baliabide gutxiagorekin bidaiatzeko. Maukak bilatu eta lankidetzako esperientziak erabili ohi ditugu bidaiatu ahal izatekoAurreztu behar badugu, garraiobidea aukeratzen dugu lehenik gutxiago gastatzeko. Bigarrenik, prest gaude ostatu merkeagoa aukeratzeko. Eta, hirugarren eta laugarren lekuetan, janarian eta gaueko aisialdian aurrezten dugu.
Guztiok bidaiatu nahi dugu baina ez dugu guztiek bidaiatzerik nahi
Gure azterketak agerian jarri duen paradoxa handia da. Gustatzen zaigu bidaiatzea eta, ahal badugu, maiz egin nahi dugu, baina ez zaigu gustatzen helmuga masifikatuak aurkitzea. Gure azterlanean parte hartu duten pertsonen % 34 kexu da turismoaren masifikazioaz, eta motibazioa galtzen du horregatik.Honako hauek dira kexa nagusiak: ibiltzeko zailtasuna (% 23), zikinkeria eta desordena (% 20), leku erakargarri, museo edo bisitatu beharreko lekuetan aurkitu ohi diren ilara luzeak (18), ostatu mugatua (15), kalitate okerragoa (% 13) eta lekuak xarma galtzea (% 11).
Gehiago jakin nahi duzu? Begiratu infografia!
Garraioa, familia, kirola, etxebizitza, aisia edo kultura: ezagutu jendearen iritzia LABORAL Kutxaren azterlanei esker
Jakin nahi baduzu nolakoa den gure ingurunea eta zer uste duen jendeak horri buruz, guk egindako gainerako infografia eta azterketak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Blog honetan bertan dituzu guztiak:● Banka digitalen zerbitzuak: Ordainketak egiteko ordutegia eta langile-falta dira jendearen kexa nagusiak.
● Kirol amateurra: “Runerren” goraldia aztertu eta korrikarekiko zaletasun ikaragarria dagoela egiaztatu dugu.
● Familia: Familia-ereduak aldatu ahala, eredu horiei eskubide berriak emateko beharra sortzen da. Zer esaten da Interneten horri buruz?
● Aukerako etxea: Etxebizitza perfektuaren “erretratu robota” egin dugu.
● Kontsumo-ondasun handien erosketak: Erabakitzeko prozesu berdina dugu gauza handi bat eta txiki bat erosten dugunean? Ikusiko dugu.
● Kultura-ohiturak: Irakurtzea, telebista ikustea, zinemara joatea, musika entzutea… zer gustatzen zaigu gehien? Nolako harremana dugu kulturarekin?
● Gabonetako opariak: Gaizki pasatzen duzu abendua heltzen denean? Jakin nahi duzu zein diren oparirik gogokoenak?
● Gabon zaharreko ospakizunak: Adina Gabon zaharrean kalera irteten uzten ez dizutenetik irteteko gogorik ez duzunera bitartean gertatzen dena omen dela diote. Urteko lehen gauean ditugun ohiturei buruzko guztia kontatuko dizugu.
● Garraioa. Kontuan hartuta mugikortasuna dela gure gizarteen erronka garrantzitsuenetako bat, nola mugitu nahi dugun galdetu eta gure ohiturak aldatzen ari direla ikusi dugu.
Zein da zure erreakzioa?