“XXI. mendeko medikua” Elkarrizketen zikloa

“XXI. mendeko medikua” Elkarrizketen zikloa

1 min.

“XXI. mendeko medikua” Elkarrizketen zikloa

Maiatzaren 23an, asteazkenean, egingo da Euskadiko Kutxak, Donostia Unibertsitate Ospitaleak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko Etikari, Humanismoari eta Zientziari buruzko Elkarrizketen V. zikloaren hirugarren eta azken topaketa.

Azken elkarrizketa hori Alber Jovellek (Kataluniako Nazioarteko Unibertsitateko Osasun Publikoko eta Osasun Politikako Institutu Globaleko zuzendariak) eta Mercedes Zabartek (Donostia Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Intentsiboko Zerbitzuko medikuak) eskainiko dute. Denboran aldi berean eman diren, osasun-beharren hazkundearen, diagnosi- eta terapeutika-beharren hazkundearen, erabakiak hartzerakoan pazienteek duten protagonismo handiagoaren eta osasun-sistemen finantza-kaudimen txikiagoaren ondorioz, mediku-lanbideak gainditu beharreko erronka etiko berriak jorratuko dira “XXI. mendeko medikua” (PDFn)  zikloan.

Ohikoa den legez, zikloa 19:30ean hasiko da, Londres Hotelean, eta jende guztia dago eztabaidetan parte hartzera gonbidatuta. Edozein hitzalditara etorri nahi baduzu, garrantzitsua da aurretik lekua badagoela ziurtatzea. Horretarako, jar zaitez antolatzaileekin harremanetan 943-007359 telefonoan (8:00etatik 14:00etara) edo posta elektroniko bidez elkarrizketak@komunikazioa.org helbidean.


Zein da zure erreakzioa?